Jardueraren titularitate aldaketa

Zer da? Zertarako da?

Jarduera bat (ostalaritza, merkataritza, zerbitzuak, industria...) eskuz aldatzea, hau da, aurreko titularraren ordez eskatzaile berriaren izenean jarri izana jakinaraztea.

Nork eska dezake?

Lehenagotik irekita egon den edo irekita dagoen eta legeak agindutako baimenak dituen merkataritza, industria edo zerbitzu jarduera bat ireki nahi duen edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Aurkeztu beharreko agiriak

1.- Jarduera sailkatu bat ireki aurreko kontsulta.

  • Gomendatzen dugu, titularitate aldaketarako eskatzen diren agiriak aurkeztu aurretik jarduera sailkatu bat ireki aurreko kontsulta egitea ezagutzeko local horrek beharrezkoak diren baimenak dituen eta irekitzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzen dituen.
  • Agiriak: Ikus Jarduera bat ireki aurreko kontsulta fitxa.

2.- Titularitatea aldatzeko eskaera.

1.- Jardueraren aurrekomunikazioa egiteko agiria, titular berriak eta aurreko titularrak sinatuta.

2.- Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergan alta.

3.- Baimen sektorialak:

  • Industriak emandako zerbitzua abian jartzeari buruzko agiria.
  • Osakidetzaren osasun baimena: janari denadak, ostalaritza...

4.- Suteen kontrako babes-instalazioen mantenimendu kontratua.

5.- Erantzukizun zibileko poliza: ostalaritza.

Non/Nola eskatu daiteke?

        Internetez:

        Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        51 - Merkataritza eta Zerbitzu lokalak
        80m2 artekoak355,65 €
        80 m2 baino gehiagokoak511,15 €
        52 - Ostalaritzako lokalak
        80 m2 artekoak609,05 €
        80 m2 baino gehiago728,65 €
        53 - Garraioak, komunikazioak eta finantza instituzioak
        Garraio eta komunikaziorako lokalak804,80 €
        Finantza Erakundeen Lokalak4.515,50 €
        54 - Industri jarduerara zuzendutako lokalak
        350 m2 artekoak1.109,60 €
        351 m2 eta 1000 m2 arte2.261,90 €
        1.000 m2 baino gehiago3.806,60 €

        * Titularitate aldaketetan tasak %50eko hobaria du.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: Ez dago ez izapidetzeko ez ebazteko eperik. Aurrekomunikazioa, eta atxiki beharreko agiriak aurkeztea nahikoa da eta horiek aurkezten dituen egunetik bertatik aurrera jarduera irekitzeko baimena izango du sustatzaileak.

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        1. Aurrekomunikazioaren aurkezpena.
        2. Ebazpena lokaletako jarduerei dagokien tasaren likidazioarekin.

        Nork onartu behar du?

        Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Hirigintza, Obra, Ingurumen eta Landagunea - 943 300 825 edo obrak@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        Ez dago ezer aipagarririk.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Jarduerak

        DBEB kodea: M02

        Fitxategiaren xedea: Jarduera lizentzien kudeaketarako datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatu

        Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD