Jarduera Sailkatuen lizentzia

Zer da? Zertarako da?

Pertsonengan edo ondasunengan sortu edo ingurumenarengan eragin handiagoa duten jarduerentzat edo instalazio publiko zein pribatuentzat lizentzia (apirilaren 23ko 7/2012 Legeko II.B. Eranskina).

Zure lokalean egokitzapen obrak egitea beharrezkoa bada, aurretik honako agiria aurkeztu beharko duzu:

1.- Obrak hasteko aurrekomunikazioa, txikizkako saltokiek edo zerbitzu jardundegi iraunkorrek, zeinak.

Obrak burutu behar izanez gero, egin beharreko lanak amaitu eta jarduera gauzatzeko aurrekomunikazioa aurkeztu ondoren, aurkezpen egunetik jarduera ireki ahal izango da. Nolanahi ere, jarduera ematen hasi aurretik dagozkion tasa eta zergak ordaindu izanaren egiaztagiriak eduki beharko dra. Informazio gehiago Obrak hasteko aurrekomunikazioa fitxan.

2.- Gainontzeko kasuetan, obra lizentzia. Nolanahi ere, lizentzia beharrezkoa duten jarduera sailkatuentzat ezin izango da obra lizentzia eman aurretik jarduera lizentzia ez badute.

Nork eska dezake?

Ireki aurretik jarduera sailkatuen lizentzia behar duten merkataritza, industria edo zerbitzu establezimendu bat ireki nahi duen edozein pertsona fisiko edo juridikok ireki dezake.

Aurkeztu beharreko agiriak

1.- Sailkatutako jarduera lizentziarako eskaera orria.

2.- Proiektu teknikoa eta deskribapen-txostena paperean (3 ale) eta formatu digitalean (CD), eskudun teknikariak sinatuak, eta horien barruan:

  • Jardueraren ezaugarriak; ingurunea; bere eraginak eta erabiltzeko proposatzen diren neurri zuzentzaileak, beren eraginkortasun maila eta segurtasun bermea adieraziz, zehaztuko dira.
  • Planoak (DIN-A4 neurrira tolestuak):
  • Instalazioaren kokapena:. 1:500 eskala.
  • Instalazioen oinplanoa: 1:100 eskala.
  • Obren aurrekontua.

3.- Ingurumen-eraginaren ebaluazioaren mende dauden proiektuetarako, aipatu dokumentazioari ingurumen-eraginari dagokion txosten bat gehitu beharko zaio.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          51 - Merkataritza eta Zerbitzu lokalak
          80m2 artekoak355,65
          80 m2 baino gehiagokoak511,15
          52 - Ostalaritzako lokalak
          80 m2 artekoak609,05
          80 m2 baino gehiago728,65
          53 - Garraioak, komunikazioak eta finantza instituzioak
          Garraio eta komunikaziorako lokalak804,80
          Finantza Erakundeen Lokalak4.515,50
          54 - Industri jarduerara zuzendutako lokalak
          350 m2 artekoak1.109,60
          351 m2 eta 1000 m2 arte2.261,90
          1.000 m2 baino gehiago3.806,60

          Jardueren tasari dagozkien hobariak

          • Lekualdatze, eskualdatze eta titularitate-aldaketetan ................. %50
          • Titularra 6 hilabetez jarraian langabezian dagoenean
            lokal komertzialak <80 m2 eta industrialak <350 m2. ................. %50
          • Etxebizitzatan burutzen diren jarduerek ........................................ %30

          Hobariei buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero: Ordenantza Fiskalak.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, betiere, ingurumen-teknikariak aurkako txostenik egiten ez badu.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Jarduerarako eta obrak egiteko lizentzia eskaerak aurkeztea. (2. eskuratzeko beharrezkoa izango da aurretik lehena izatea).
          2. Teknikariaren txostena proiektua hirigintza araudiari egokitzen dela egiaztatuz.
          3. Eskaera legearekin bat datorrela ziurtatzen duen txosten juridikoa.
          4. Alkatetzaren ebazpena izapidetua izan dadin onartuz.
          5. Lizentziari lotutako jarduera espedientea izapidetzeko tasaren likidazioa ordaintzea.
          6. Jarduera espedienteak izapidetzeari (GAOn argitaratzea barne) dagokion tasa ordaintzea: ikus indarrean dauden.
          7. Jendaurrean erakusteko epea: GAOn argitaratu eta auzokideei jakinarazi. 15 egun alegazioak aurkezteko.
          8. Jardueraren izaera kontuan hartuz beharrezkoa den Udal teknikariaren txostena eta sanitate-txostena (Osakidetza): jendaurrean erakusteko epea behin amaituta, 15 egun dauzkate.
          9. Aldundiaren txostena (Hiri lurzorurako) edo Jaurlaritzarena (industri edo urbanizaezin lurzorurako). Hala badagokio, neurri zuzentzaileak ezarriko dituzte. (15 egun)
          10. Tokiko Gobernu Batzarraren akordioa jarduera lizentzia ematea onartuz.
          11. Lizentziei dagozkien tasak ordaintzea.
          12. Jarduera sailkatuen aurrekomunikazioa. Aurrekomunikazio honek ahalduntzen du jardueraren sustatzailea jardueran hasteko.
          13. Lokalaren ikuskatzea, ziurtatzeko instalazioa bat datorrela proiektuarekin eta ezarritako neurri zuzentzaileekin.

          Nork onartu behar du?

          Alkatetzak / Tokiko Gobernu Batzarrak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hirigintza, Obra, Ingurumen eta Landagunea - 943 300 825 edo obrak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Lokalak jarduera garatzeko beharrezkoak diren baldintza guztiak bete beharko ditu abian jarri aurretik. Obrak egitea beharrezkoa balitz, obra lizentzia aldez aurreko jakinarazpena baino lehenago aurkeztu beharko litzateke.
          • Jarduera sailkatuen aurretiazko komunikazioari, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari eta era guztietako ingurumen-baimen eta –lizentziak emateari eransten zaion edo haiekin batera aurkezten den dokumentazioan exijitutako datuak ezkutatzea edo faltsutzea.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Jarduerak

          DBEB kodea: M02

          Fitxategiaren xedea: Jarduera lizentzien kudeaketarako datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatu

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD