Jarduera aurrekomunikazioa: Lizentzia beharrezkoa ez duten jarduera sailkatuak

Zer da? Zertarako da?

Jarduera sailkatuen lizentzia eskuratzea derrigorrezkoa ez den kasuetan (apirilaren 23ko 7/2012 Legeko II.B. Eranskina), merkataritza, ostalaritza, lantegi txikiak edo zerbitzu jarduerak abian jartzeko, horien sustatzaileak bere datuak eta gainontzeko agiriak Udalari jakinaraziz aurkezten duen idatzia.

Jarduera abian jarri aurretik, udal teknikariekin hitzordua eska dezakezu informazioa jaso ahal izateko. Ikus Jarduera sailkatu bat ireki aurreko kontsulta fitxa.

Zure lokalean egokitzapen obrak egitea beharrezkoa bada, aurretik honako agiria aurkeztu beharko duzu:

1.- Obrak hasteko aurrekomunikazioa, txikizkako saltokiek edo zerbitzu jardundegi iraunkorrek, zeinak.

Abenduaren 26ko 12/2012 Legearen eranskinean zehazten diren merkataritza-jarduerak edo zerbitzuak izan behar duten.

Lokalaren azalera 750 m2 baino txikiagoa izan behar duen.

Obren burutzapenak obra proiektu bat idaztea derrigorrezkoa ez bada, azaroaren 5eko 38/1999 Legearen 2.2. artikuluari jarraiki.

Obrak burutu behar izanez gero, egin beharreko lanak amaitu eta jarduera gauzatzeko aurrekomunikazioa aurkeztu ondoren, aurkezpen egunetik jarduera ireki ahal izango da. Nolanahi ere, jarduera ematen hasi aurretik dagozkion tasa eta zergak ordaindu izanaren egiaztagiriak eduki beharko dra.

Informazio gehiago Obrak hasteko aurrekomunikazioa fitxan.

2.- Gainontzeko kasuetan, obra lizentzia. Nolanahi ere, lizentzia beharrezkoa duten jarduera sailkatuentzat ezin izango da obra lizentzia eman aurretik jarduera lizentzia ez badute.

Nork eska dezake?

Jardueraren aurrekomunikazioa aski duten merkataritza, industria edo zerbitzu establezimendu bat ireki nahi dituen edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Aurkeztu beharreko agiriak

1.- Jardueraren aurrekomunikazioa egiteko agiria.

2.- Memoria bat, paper eta digital formatutetan (CD): jarduera deskribatu behar du eta jarduera horrek ingurumenean, pertsonengan edo haien ondasunetan eragin ditzakeen kalteak gutxitzeko ezarri diren neurriak azaldu.

3.- Eskumena daukan teknikariak emandako ziurtagiria, egiaztatzeko jarduera edota instalazioak bat datozela aurkeztutako dokumentazio teknikoarekin, eta ondo betetzen dituztela ingurumenarekiko araudiek ezarritako betebehar guztiak, Zarataren aurkako Babeserako Udal Ordenantza, esate baterako.

4.- Baimen sektorialak:

  • Industriak emandako zerbitzua abian jartzeari buruzko agiria.
  • Osakidetzaren osasun baimena: janari dendak, ostalaritza...
  • Ur Partzuergoak emandako isurtzeko baimena (industria jardueretarako).
  • Hondakin arriskutsuen onarpen-agiria. Agiri hori kudeatzaile baimendu batek igorritakoa izango da.

5.- Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergan alta.

6.- Suteen kontrako babes-instalazioen mantenimendu kontratua.

7.- Erantzukizun zibileko poliza: ikuskizunak eta aisialdi jarduerak.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

          Ordaindu behar da?

          51 - Merkataritza eta Zerbitzu lokalak
          80m2 artekoak355,65
          80 m2 baino gehiagokoak511,15
          52 - Ostalaritzako lokalak
          80 m2 artekoak609,05
          80 m2 baino gehiago728,65
          53 - Garraioak, komunikazioak eta finantza instituzioak
          Garraio eta komunikaziorako lokalak804,80
          Finantza Erakundeen Lokalak4.515,50
          54 - Industri jarduerara zuzendutako lokalak
          350 m2 artekoak1.109,60
          351 m2 eta 1000 m2 arte2.261,90
          1.000 m2 baino gehiago3.806,60

          Jardueren tasari dagozkien hobariak

          • Lekualdatze, eskualdatze eta titularitate-aldaketetan ................ %50
          • Titularra 6 hilabetez jarraian langabezian dagoenean
            lokal komertzialak <80 m2 eta industrialak <350 m2. ................ %50
          • Etxebizitzatan burutzen diren jarduerek ........................................ %30

          Hobariei buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero: Ordenantza Fiskalak.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Ez dago ez izapidetzeko ez ebazteko eperik. Aurrekomunikazioa, eta atxiki beharreko agiriak aurkeztea nahikoa da eta horiek aurkezten dituen egunetik bertatik aurrera jarduera irekitzeko baimena izango du sustatzaileak.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Aurrekomunikazioaren aurkezpena.
          2. Udal teknikariak lokala bisitatuko du jarduera ikuskatzeko.
          3. Ebazpena lokaletako jarduerei dagokien tasaren likidazioarekin.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hirigintza, Obra, Ingurumen eta Landagunea - 943 300 825 edo obrak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Aurrekomunikazioan eman beharreko datu guztiak ez emateak edo datu, adierazpen nahiz eransten den agirietakoren bat okerra edo faltsua izateak edo udal administrazioaren aurrean aurrekomunikazioa ez aurkezteak jarduerarekin jarraitzeko eskubidea galtzea ekarriko luke, eska daitezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak gorabehera.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Jarduerak

          DBEB kodea: M02

          Fitxategiaren xedea: Jarduera lizentzien kudeaketarako datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatu

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD