Obrak hasteko aurrekomunikazioa: obra lizentzia beharrezkoa ez duten establezimenduentzat

Zer da? Zertarako da?

Txikizkako merkataritza jardueraren bat edo zerbitzu prestazio bat gauzatzeko lokala egokitzeak obrak egitea eskatzen badu, aldez aurretik lizentzia eskaera edo aldez aurretik jakinarazpen bat aurkeztu beharko da.

Hirigintzako lizentzia ez da eskatu behar izango eta, beraz, aldez aurreko komunikazioa nahikoa izango da honako baldintzak betetzen badira:

Obrak burutu behar izanez gero, egin beharreko lanak amaitu eta jarduera gauzatzeko aurrekomunikazioa aurkeztu ondoren, aurkezpen egunetik jarduera ireki ahal izango da. Nolanahi ere, jarduera ematen hasi aurretik dagozkion tasa eta zergak ordaindu izanaren egiaztagiriak eduki beharko dra.

Nork eska dezake?

Merkataritza edo zerbitzu establezimendu bat ireki nahi duen edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Aurkeztu beharreko agiriak

1.- Obrak hasteko aurekomunikazioa.

2.- Egoki balitz, proiektu teknikoa, paper eta digital formatuetan (CD), eskudun teknikari batek sinatua, eta horien barruan:

  • Txostena (2 ale), honako edukiekin:
  • Planoak (DIN-A4 neurrira tolestuak):
  • Obren aurrekontua.
  • Laneko segurtasun eta osasuneko txostena.
  • Hondakinen kudeaketa txostena.

3.- Egokit balitz, proiektuaren idazlearen prestakuntza teknikoa edo gaikuntza profesionala egiaztatzea, baldin eta proiektua bisatua ez badago.

* Obraren ondorioz bide publikoa okupatu beharrean izanez gero, Bide publikoa okupatzeko lizentzia fitxan adierazten diren agiriak ere aurkeztu beharko dira.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          1 - Tributu kuota: obren burutzapen aurrekontuaren %5
          Saltegi komertzialak, industrialak etab.5 %
          Eraispenak5 %
          Behin-behineko obrak5 %
          Lurrak mugitzea5 %
          Subentzio ofizialen babesetik kanpo eraikitako etxebizitza berriak5 %
          32 - Bide publikoaren beste okupazioak
          Bide publikoaren aldi bateko okupazioa merkagai,obra-hondakin, lur, hondar, eraikun-tzako material eta bestelakoekin mko eta eguneko1,35
          Bide publikoaren okupazioa hesiak, aldamioak edo beste edozein instalakuntza m eta egu-neko0,52
          Bide publikoa zutabe eta eustoinez edo beste euskarri materialez okupatzea, osagai bakoitzagatik mko eta eguneko0,52
          Bide publikoaren okupazio edukiontzi handiekin bakoitzeko eta eguneko12,28
          Bide publikoaren okupazio edukiontzi txikiekin bakoitzeko eta eguneko4,06
          Kutxazain automatikoak, instalazioko eta urteko227,44

          Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga.

          1.- Oro har, aurkeztutako obra aurrekontuaren edota udal teknikariak ipinitakoaren %5.

          2.- Ondorengo lekutan egiten obratan %2,5 tasa gutxitua aplikatuko da:

          • Dirulaguntza ofizialaren babespean dauden etxebizitzetan.
          • Erreabilitazio-planetan sartuak eta eraikuntza babestuetan.
          • Baserrietan.
          • Jardueraren titularra langabezian azken 6 hilabetetan gutxienez eta lokal komertzialak edo industrialak 80m2 edo 350 m2 baino gutxiago dituenean, hurrenez hurren.
          • Irisgarritasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko obratan.

          %2,5 tasa gutxituari buruz xehetasun gehiago hemen Ordenantza Fiskalak.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Ez dago ez izapidetzeko ez ebazteko eperik. Aurrekomunikazioa, eta atxiki beharreko agiriak aurkeztea nahikoa da eta horiek aurkezten dituen egunetik bertatik aurrera jarduera irekitzeko baimena izango du sustatzaileak.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaeraren aurkezpena
          2. Udal Aparejadorearen txosten teknikoa.
          3. Alkatetzaren ebazpena lizentzia onartuz edo ezetsiz. Jakinarazpena.
          4. Udal zerga eta, hala balegokio, tasen likidazioa.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hirigintza, Obra, Ingurumen eta Landagunea - 943 300 825 edo obrak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Etxe edo lokalen barruko lanak 09:00etatik 19:00etara egin behar dira eta, edozein kasutan, jaiegunetan ezin da egin, zaratak edota bibrazioak direla eta, bizilagunak gogaitu ditzakeen lanik.
          • Obrei sei hilabeteko epean emango zaie hasiera. Inolako justifikaziorik gabe lanak etenik izateko epea gehienez ere astebetekoa izango da, eta obrei amaiera emateko epea lizentzian zehaztutakoa izango da.
          • Bide publikoan edukiontzi, aldamio edo antzekoz okupatu beharko bazenu, egoki den baimena eskatu beharko duzu. Lizentzia eman eta hilabeteko epean muntatu beharko da instalazioa. Horren iraupena baimenarekin batera erabakiko da.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Jarduerak

          DBEB kodea: M02

          Fitxategiaren xedea: Jarduera lizentzien kudeaketarako datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatu

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD