Jarduera sailkatu bat ireki aurreko kontsulta

Zer da? Zertarako da?

Merkataritza, industria edo zerbitzu establezimendu bat abian jartzeko aurrekomunikazioa edo jarduera sailkatuentzako lizentzia eskaera aurretik kontsulta egiteko aukera da.

Nork eska dezake?

Merkataritza, industria edo zerbitzu jarduera bat abian jarri nahi duen edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera-orria eredu normalizatuan.

Non/Nola eskatu daiteke?

        Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        Doan.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: Hilabete

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        1. Eskaeraren aurkezpena
        2. Udal Aparejadorearen txostena.
        3. Jakinarazpena idatziz.

        Nork onartu behar du?

        Ez dagokio.

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Hirigintza, Obra, Ingurumen eta Landagunea - 943 300 825 edo obrak@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        Ez dago ezer aipagarririk.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

        DBEB kodea: M07

        Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

        Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD