Lursail edo eraikinak zatikatzeko/banantzeko lizentzia

Zer da? Zertarako da?

Lursail, eraikin edo lokal bat zatikatu edo banantzeko lizentzia eskuratzea.

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikoak, edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.
  2. Proposaturiko lursail bereiztea eta oinarri duen planeamenduko zehaztapenei behar bezala egokitzea zuritzen duen eta, era berean, jatorrizkoa izandako finkaren eta bereizi ondoren gertatu diren lursailen azalpena egingo duen txostena.
  3. Jabetza agiria edo, halakorik ez balitz, Jabetza Erregistroaren ziurtagiria, zeinean aditzera eman behar diren ukituriko finken gaineko eskupekotasunari buruzko inguruabar guztiak, zamen egoera eta horien idazpen-datu oinarrizkoen azalpena.
  4. Gaur egungo egoeraren planoa, zeinean marraztuko baitira lursailaren mugak eta, hala badagokio, horren gainean eraginik izan dezaketen hirigintza zehaztapenak, era berean aditzera emanez mugakide diren lursailen jabeak nortzuk diren.
  5. Eskala berean egindako lur zatikatze planoa eta gaur egungo planoari dagozkion baldintza orokorrak.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          42 - Partzelazioak eta birpartzelazioak
          Partzelazioak eta birpartzelazioak, metro karratuko0,46 €

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: Hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, betiere, hirigintzako edo lurraldeko antolamenduarekin bat badator.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaeraren aurkezpena.
          2. Udal Aparejadorearen txosten teknikoa.
          3. Administrazio Orokorreko Teknikariaren txosten juridikoa.
          4. Alkatetzaren Ebazpena banantza lizentzia onartuz edo ezetsiz.

          Nork onartu behar du?

          Alkatetzak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hirigintza, Obra, Ingurumen eta Landagunea - 943 300 825 edo hirigintza@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD