Hondakin adierazpena

Zer da? Zertarako da?

Eraikin bat aurri egoeran deklaratzeko prozedura hastea.

Nork eska dezake?

Interesa duen pertsona fisiko edo juridikoak, edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

1.- Eskaera-orri orokorra.

  • Eraikinaren identifikazio datuak.
  • Aurri egoera ziurtatzeko arrazoia.
  • Bizilagunen zerrenda, jabetza-titulua edozein izanik
  • Eraikinaren gainean eskubide erreala duten titularrak.

2.- Eskumena duen teknikariaren (Arkitektoa) txostena:

  • Eraikinaren egoera fisikoaren deskribapena.
  • Aurri deklarazioa eskatzearen arrazoiak azaldu, EAEko Lurzoru eta Hirigintza 2/2006 Legeko 201 artikuluan xedatzen denari jarraiki.
  • Akordio bat hartu bitartean bizilagunak bertan bizitzen jarraitu dezaten, bere iritziz, eraikinak segurtasun eta bizigarritasun baldintza nahikoak betetzen dituen egiaztatu beharko du eskaeraren unean.

3.- Titularitatearen ziurtagiria, aurri deklarazioa eskatzen duen eraikinaren jabea baldin bada.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa,interesdunak eskatuta hasi diren espedienteetan, baina Iraungitzat ematen da udalak ofizioz hasitako espedienteetan.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Udal Arkitektoaren txostena.
          2. Udaltzaintzaren txostena, eraikina hutsik dagoela egiaztatuz.
          3. Alkatetzaren ebazpena espedienteari hasiera emanez.
          4. Ebazpena jakinarazi interesdunei, adieraziz 20 egun dituztela alegazioak aurkezteko.
          5. Alegaziorik balego, Arkitektoaren txostena eta, alegazioak onartuz gero, hondakin adierapen txostenaren aldaketa.
          6. Arkitekto eta Administrazio Orokorreko Teknikariaren txostenak.
          7. Alkatetzaren ebazpena hondakin adierazpenarekin.
          8. Lizentziak izapidetzeagatik dagokion tasa ordaintzea.

          Nork onartu behar du?

          Alkatetzak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hirigintza, Obra, Ingurumen eta Landagunea - 943 300 825 edo hirigintza@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Ez dago ezer aipagarririk.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD