Lehenengo okupazio lizentzia

Zer da? Zertarako da?

Eraikuntza berri edota handitu edo berritutako eraikuntzak (azken hauen kasuan, beti ere, eraikuntza berriak aurretik zegoenaren egitura aldatzen badu).

Lizentzia onartzeko beharrezkoa da eraikuntza berria edota handitze edo berritze lanak proiektu teknikoan eta emandako obra handiko lizen-tzian jasotako baldintzen arabera burutu direla egiaztatzea eta eraikinak betetzen dituela segurtasuneko eta osasuenko baldintza tekniko guztiak.

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikoak, edo horien ordezkariek

Aurkeztu beharreko agiriak

A.- Etxebizitzak:

  1. 1. Okupaziorako Lizentzia eskaera inprimaki normalizatuan.
  2. Obra-zuzendaritzaren amaierako ziurtagiria.
  3. Obraren amaierako likidazioa.
  4. Obra amaierako agiria
  5. Eraikinaren fatxada guztien argazkia.
  6. Kalitate Kontrolaren Ziurtapena.
  7. Eraikitako obra berriaren eta banaketa horizontalaren eskritura.
  8. Babes Ofizialeko Etxebizitzen behin betiko kalifikazioa. (Balegokio)
  9. Berogailu eta klimatizazio instalazioak eta ur bero sanitarioa zerbitzuan jarri direla egiaztatzen duen agiria. (Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo saila).
  10. Behe-tentsioko instalazio elektrikoaren ziurtagiria. (E.Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo saila)
  11. Behe-tentsioko instalazioa zerbitzuan jarri dela egiaztatzen duen agiria.
  12. Barruko ur-instalazioen proba-ziurtagiria. (E. Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo saila).
  13. Gas-instalazioaren ziurtagiria, instalatzailearena.
  14. Telekomunikazioen azpiegitura komunaren obra amaierako ziurtapena, telekomunikazioen esparruan eskuduna den eta proiektua zuzendu duen teknikariak igorritakoa. (20 etxebizitza baino gehiagoko eraikinetan edo azpiegituratan banaketa-sarean aktiboak diren elementuan daudenean).
  15. Telekomunikazioen Ikuskaritzako Probintziako Buruzagitzaren ziurtagiria. (Aurreko puntuan sartzen ez diren kasuetarako).
  16. Igogailua zerbitzuan jarri izanaren agiria.
  17. Obra Berriaren Aitorpenaren eskritura.
  18. Hiri-kontribuzioan alta emanda dagoela dioen adierazpena.

B.- Jarduera ekonomikoak.

  1. 1º Okupaziorako Lizentzia eskaera inprimaki normalizatuan.
  2. Obra-zuzendaritzaren amaierako ziurtagiria.
  3. Obraren amaierako likidazioa.
  4. Eraikinaren fatxada guztien argazkia.
  5. Eraikitako obra berriaren eskritura.
  6. Hiri kontribuzioan alta aitorpena.

C.- Bietan, eta Hiri-kontribuzioan alta emateko

  1. Ondasun Higiezinen Zergaren azken ordainagiria.
  2. Obra-amaierako ziurtapena, edo okupazio-data jasotzen duen udal ziurtagiria.
  3. Obra Berriaren Aitorpenaren eskritura.
  4. Eraikinaren fatxaden bi argazki.
  5. Egoera-planoa, kokapen-planoa eta hiritartze-planoa.
  6. Obra amaierako planoa, ez proiektuarena, eraikinaren oin desberdinen azalerekin, 1:50 edo 1:100 eskalan.
  7. Ebakidura-planoak.
  8. Kalifikazio-agiria. (Babes Ofizialeko Etxebizitzak direnean).

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          43 - Lehenengoz Okupatzeko lizentzia edoerabilera-aldaketarako lizentzia
          Etxebizitza bakoitzeko84,20 €
          Garaje bakoitzeko36,25 €
          100 m2 arte merkataritzako lokal bakoitzeko168,45 €
          100 m2 baino gehiagoko lokal bakoitzeko420,05 €
          500 m2 baino gutxiagoko industripabilioi edo modulu bakoitzeko420,05 €
          500 m2 baino gehiagoko industri pabilioi edo modulu bakoitzeko840,20 €
          Beste batzuk: estalitako ukuluak...36,25 €
          Erabileraren aldaketak: lokaletik etxebizitzara...84,20 €

          Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zergaren behin betiko likidazioa.

          Obra lizentzia onartu ondoren hasierako proiektua aldatuko balitz, aurrekontua berria aurkeztu beharko litzateke behin betiko likidazioa egin ahal izateko, hau da: behin-behineko likidazioaren (hasierako aurrekontuaren %5) eta amaierako aurrekontuaren %5aren aldea.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, betiere, hirigintzako edo lurraldeko antolamenduarekin bat badator.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Lehenengo Okupaziorako lizentzia eskaera, behin obrak amaituta.
          2. Udal Arkitektoaren txostena egiaztatuz eraikitze, handitze edo berritzeko obrak proiektu teknikoan jasotakoaren eta lizentzian agindutakoaren arabera burutu direla, eta eraikinak betetzen dituela segurtasunari eta osasunari dagozkien baldintzak.
          3. Alkatetzaren Ebazpena edo Tokiko Gobernu Batzarraren akordioa Lehenengo Okupaziorako lizentzia onartuz.
          4. Lehengo Okupaziorako Lizentzia tasen likidazioa eta, azkeneko aurrekontua eta hasierako proiektuan jasotakoa bat ez badatoz, Eraikuntza, Instalazio eta Obra Zergaren behin betiko likidazioa
          5. Hala balegokio, gordailatutako bermeak itzultzea.

          Nork onartu behar du?

          Alkatetzak / Tokiko Gobernu Batzarrak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hirigintza, Obra, Ingurumen eta Landagunea - 943 300 825 edo hirigintza@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Hasierako proiektuak aldaketa garrantzitsuak izan baditu obrak burutu diren garaian, Lehenengo Okupazio lizentzia eskatu aurretik, aldaketa horiek egiaztatzen dituen dokumentazio teknikoa aurkeztu beharko da, aldaketa horiek onartuak izan daitezen eraikina okupatzeko baimena eman aurretik.
          • Obrak hasi aurretik eskudun den teknikari batek idatzitako Segurtasun eta Osasuneko planaren bi ale aurkeztu beharko dira.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD