Lur betelanak

Zer da? Zertarako da?

Lur betelanak burutzeko lizentzia.

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikoak, edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen Otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuko (2009ko martxoaren 18ko 54 zenbakiko EHAA) III Ataleko 26 eta ondoren artikuluetan adierazten direnak.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          1 - Tributu kuota: obren burutzapen aurrekontuaren %5
          Saltegi komertzialak, industrialak etab.5 %
          Eraispenak5 %
          Behin-behineko obrak5 %
          Lurrak mugitzea5 %
          Subentzio ofizialen babesetik kanpo eraikitako etxebizitza berriak5 %

          * Oro har, aurkeztutako aurrekontuaren edota udal teknikariak ipinitakoaren %5.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, betiere, hirigintzako edo lurraldeko antolamenduarekin bat badator.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaeraren ondoren, udal Arkitektoaren Txosten Teknikoa.
          2. Ingurumeneko Teknikariaren txostena.
          3. Administrazio Orokorreko Teknikariaren txosten juridikoa.
          4. Hirigintzako Batzorde Informatzailearen irizpena.
          5. Alkatetzaren ebazpena edo Gobernu Batzarraren akordioa lizentzia ematea onartuz eta, hala balegokio neurri zuzentzaileak aginduz.
          6. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zergaren behin-behineko likidazioa.
          7. Lanak amaitu ondoren, interesdunak bermea itzultzeko eskaera aurkeztu ahal izango du.
          8. Herribideen egoera aztertu ondoren, Ingurumeneko Teknikariak txostena egingo du eta txosten horretan oinarriturik Alkatetzak baimenduko du, edo ez, fidantza itzultzea.

          Nork onartu behar du?

          Alkatetzak / Tokiko Gobernu Batzarrak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hirigintza, Obra, Ingurumen eta Landagunea - 943 300 825 edo hirigintza@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Lan ordutegia 08:00 eta 21:00 artekoa izango da. Ezingo da lanik egin jaiegunetan egun osoz, udalaren berariazko baimenarekin izan ezik.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD