Eraikinak eraisteko obrak

Zer da? Zertarako da?

Erainkinak eraisteko obrak burutzeko lizentzia.

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsona fisiko-juridikoak, edo bere ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Kasu guztietan:

  1. Obra handirako lizentziarako eskaera-orria.
  2. Eraispen proiektu teknikoaren 2 ale, eskudun teknikariak sinatua eta dagokion elkargoak bisatua, honako txostenekin:
  • Hondakinen Kudeaketarako txostena legediari jarraiki.
  • Segurtasun eta Osasuneko txostena.

* Obraren ondorioz bide publikoa okupatu beharrean izanez gero, Bide publikoa okupatzeko lizentzia fitxan adierazten diren agiriak ere aurkeztu beharko dira.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          1 - Tributu kuota: obren burutzapen aurrekontuaren %5
          Saltegi komertzialak, industrialak etab.5 %
          Eraispenak5 %
          Behin-behineko obrak5 %
          Lurrak mugitzea5 %
          Subentzio ofizialen babesetik kanpo eraikitako etxebizitza berriak5 %
          32 - Bide publikoaren beste okupazioak
          Bide publikoaren aldi bateko okupazioa merkagai,obra-hondakin, lur, hondar, eraikun-tzako material eta bestelakoekin mēko eta eguneko1,35 €
          Bide publikoaren okupazioa hesiak, aldamioak edo beste edozein instalakuntza mē eta egu-neko0,52 €
          Bide publikoa zutabe eta eustoinez edo beste euskarri materialez okupatzea, osagai bakoitzagatik mēko eta eguneko0,52 €
          Bide publikoaren okupazio edukiontzi handiekin bakoitzeko eta eguneko12,28 €
          Bide publikoaren okupazio edukiontzi txikiekin bakoitzeko eta eguneko4,06 €
          Kutxazain automatikoak, instalazioko eta urteko227,44 €

          Eraikuntza gaineko zergan tasa gutxitua.

          1. Oro har, aurkeztutako obra aurrekontuaren edota udal teknikariak ipinitakoaren %5.
          2. Ondorengo lekutan egiten obratan %2,5 tasa gutxitua aplikatuko da:
          • Dirulaguntza ofizialaren babespean dauden etxebizitzetan.
          • Erreabilitazio-planetan sartuak eta eraikuntza babestuetan.
          • Baserrietan.
          • Jardueraren titularra langabezian azken 6 hilabetetan gutxienez eta lokal komertzialak edo industrialak 80m2 edo 350 m2 baino gutxiago dituenean, hurrenez hurren.
          • Irisgarritasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko obratan.

          Hobariei buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero: Ordenantza Fiskalak.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, betiere, hirigintzako edo lurraldeko antolamenduarekin bat badator.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Obra handietarako lizentzia eskaera.
          2. Udal Arkitektoaren Txosten Teknikoa
          3. Administrazio Orokorreko Teknikariaren txosten juridikoa.
          4. Hirigintzako Batzorde Informatzailearen irizpena.
          5. Alkatetzaren ebazpena edo Tokiko Gobernu Batzarraren akordioa lizentzia ematea onartuz.
          6. Eraikuntzaren gaineko zergaren behin-behineko likidazioa.
          7. Eskatzailearen idatzia lizentziarekin eskatutako agiriak aurkeztuz.
          8. Lanak amaitu ondoren, interesdunak obra amaieraren dokumen-tazioa aurkeztu eta bermeak itzultzea eskatu ahal izango du.
          9. Obrak proiektu teknikoaren eta hirigintzako lizentzia burutu direla egiaztatu ondoren, Udal Arkitektoak txostena egingo du eta txosten horretan oinarriturik baimenduko du, edo ez, gordailatutako fidantzak itzultzea.

          Nork onartu behar du?

          Alkatetzak / Tokiko Gobernu Batzarrak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hirigintza, Obra, Ingurumen eta Landagunea - 943 300 825 edo hirigintza@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD