Lokalen erabilpen aldaketa etxebizitzarako

Zer da? Zertarako da?

Etxebizitzarako finkatuta dauden eremuetako etxabeetan eta bestelako solairuetan dauden lokalen erabilera aldatzea.

Lurzoru Hiritarrean etxebizitza erabilerarako finkatuta dauden esparruetan lehendik zutik dauden eraikinetako etxabeetan edo bestelakoetan –erdisotoak eta solairuartekoak– kokaturik dauden lokaletan bakar-bakarrik burutu ahal izango da aldaketa, beti ere Lokalen erabilera aldatzera bideratutako jarduketei dagokien ordenantzaren I Eranskinean jasota baldin badaude.

Nork eska dezake?

Lokalaren jabeak, honako baldintza hau betetzen duela erakutsiz, lokala eskabidea egin baino gutxienez 12 hilabete lehenago erosi zuela.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.
  2. Jabetza Erregistroak luzaturiko ziurtagiri soil erantsiko du lolalaren jabetza eta erosketa data egiaztatuz.
  3. Erabilera berria zuritzen duen xehetasunezko memoria, bere azalera eta irisgarritasunari irtenbidea emateko proposamena azalduz.
  4. Kokapen planoa, ulertzeko moduko eskalan egina.
  5. Oinaren eta fatxaden planoak, 1:100 eskalan eginak, guztiz ulertzeko behar bezainbat sekzioz hornituak, eta dagozkion garaiera libreak zehazturik.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Udal Arkitektuak kalkulatutako hirigintza ordainkizunak pagatu beharko dira. Lokalak etxebizitza erabilera berrietara egokitzeak hirigintza alorrean eraikitzeko bolumen haztatua handitzearen ondorio da.

          Obra lizentzia eta 1. erabilpen lizentziarekin honakoak ordaindu beharko dira ere:

          • EIOZ - Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga.
          • 1. Okupazio edo erabilpen aldaketari dagokion tasa.
          • Bide publikoa okupatzeagatiko tasa, edukiontzi edo antzekoak erabili ezkero.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, betiere, hirigintzako edo lurraldeko antolamenduarekin bat badator.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Lokala, I. eranskineko zerrendan sartuta dagoela egiaztatu ondoren ekingo zaio jardunbideari.
          2. Udal Zerbitzu Teknikoen txostena, non baloratuko duten lokala biziegokitasun baldintzei buruz ezarri diren irizpideekin bat etortzen den.
          3. Tokiko Gobernu Batzarraren akordioa erabilera-aldaketarako lizentzia onartuz eta jarduketari dagozkion hirigintza zamen zenbatekoa.
          4. Hirigintza zamen likidazioa.
          5. Hitzarmen sinadura, non erabilpen aldaketa gauzatuko den. Erabilpen aldaketarako baimena ematen den datatik hilabeteko epean sinatuko da.
          6. Lizentzia hau eta hitzarmen-kontratua Jabetzaren Erregistroan inskribatuko dira.
          7. Obra lizentzia eskaera. Honekin batera proiektu teknikoa aurkeztu beharko du, teknikari eskudunak izenpetua.
          8. Tokiko Gobernu Batzarraren akordioa salneurri mugatuko etxebizitza gisa behin-behinekoz kalifikatu eta obra lizentzia emanez.
          9. Obra amaituta, 1. Erabilpen lizentzia eskatu beharko da.

          Nork onartu behar du?

          Alkatetzak / Tokiko Gobernu Batzarrak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hirigintza, Obra, Ingurumen eta Landagunea - 943 300 825 edo hirigintza@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Obrak burutzeko baldintza orokorrak.
          • Eskatzaileari lepora dakiokeen arrazoia dela-eta, agiri hori aipaturiko epe horren barruan sinatu ezean, jardunbideari hasieratik ekin beharko zaio, hau da, eskabide berri bat aurkeztu beharko da.
          • Hitzarmen-kontratua sinatzen denetik hasi eta urte beteko epean obra bukatuta egongo da, lehen erabilerarako baimena eskuratua eta etxebizitzan jendea bizitzen, non eta obrei ekiteko epea luzatzeko baimena eman ez den.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD