Birgaitze edo berritze obrak

Zer da? Zertarako da?

Birgaitze edo berritze obrak etxebizitzetan, industria pabiloietan... burutzeko lizentzia.

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsona fisiko-juridikoak, edo bere ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Kasu guztietan:

  1. Obra handirako lizentziarako eskaera-orria.
  2. Oinarrizko proiektuaren bi ale eskudun teknikariak sinatua (ez da beharrezkoa bisatzea).
  3. Lizentzia eskatzeko burutzapen proiektua aurkezten bada eskudun teknikariak sinatuta egon beharko du eta dagokion elkargo ofizialak bisatuta.

* Obraren ondorioz bide publikoa okupatu beharrean izanez gero, Bide publikoa okupatzeko lizentzia fitxan adierazten diren agiriak ere aurkeztu beharko dira.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          1 - Tributu kuota: obren burutzapen aurrekontuaren %5
          Saltegi komertzialak, industrialak etab.5 %
          Eraispenak5 %
          Behin-behineko obrak5 %
          Lurrak mugitzea5 %
          Subentzio ofizialen babesetik kanpo eraikitako etxebizitza berriak5 %
          32 - Bide publikoaren beste okupazioak
          Bide publikoaren aldi bateko okupazioa merkagai,obra-hondakin, lur, hondar, eraikun-tzako material eta bestelakoekin m²ko eta eguneko1,35 €
          Bide publikoaren okupazioa hesiak, aldamioak edo beste edozein instalakuntza m² eta egu-neko0,52 €
          Bide publikoa zutabe eta eustoinez edo beste euskarri materialez okupatzea, osagai bakoitzagatik m²ko eta eguneko0,52 €
          Bide publikoaren okupazio edukiontzi handiekin bakoitzeko eta eguneko12,28 €
          Bide publikoaren okupazio edukiontzi txikiekin bakoitzeko eta eguneko4,06 €
          Kutxazain automatikoak, instalazioko eta urteko227,44 €
          43 - Lehenengoz Okupatzeko lizentzia edoerabilera-aldaketarako lizentzia
          Etxebizitza bakoitzeko84,20 €
          Garaje bakoitzeko36,25 €
          100 m2 arte merkataritzako lokal bakoitzeko168,45 €
          100 m2 baino gehiagoko lokal bakoitzeko420,05 €
          500 m2 baino gutxiagoko industripabilioi edo modulu bakoitzeko420,05 €
          500 m2 baino gehiagoko industri pabilioi edo modulu bakoitzeko840,20 €
          Beste batzuk: estalitako ukuluak...36,25 €
          Erabileraren aldaketak: lokaletik etxebizitzara...84,20 €

          Eraikuntza gaineko zergan tasa gutxitua.

          1. Oro har, aurkeztutako obra aurrekontuaren edota udal teknikariak ipinitakoaren %5.
          2. Ondorengo lekutan egiten obratan %2,5 tasa gutxitua aplikatuko da:
          • Dirulaguntza ofizialaren babespean dauden etxebizitzetan.
          • Erreabilitazio-planetan sartuak eta eraikuntza babestuetan.
          • Baserrietan.
          • Jardueraren titularra langabezian azken 6 hilabetetan gutxienez eta lokal komertzialak edo industrialak 80m2 edo 350 m2 baino gutxiago dituenean, hurrenez hurren.
          • Irisgarritasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko obratan.

          Hobariei buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero: Ordenantza Fiskalak.

          Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zergaren behin betiko likidazioa.

          Obra lizentzia onartu ondoren hasierako proiektua aldatuko balitz, aurrekontua berria aurkeztu beharko litzateke behin betiko likidazioa egin ahal izateko. Behin betiko likidazioa: behin-behineko likidazioaren (hasierako aurrekontuaren %5) eta amaierako aurrekontuaren %5aren aldea.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, betiere, hirigintzako edo lurraldeko antolamenduarekin bat badator.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Lizentzia eskaera aurkeztea, proiektu teknikoarekin batera.
          2. Udal Arkitektoaren Txosten Teknikoa
          3. Administrazio Orokorreko Teknikariaren txosten juridikoa.
          4. Hirigintzako Batzorde Informatzailearen irizpena.
          5. Alkatetzaren ebazpena edo Gobernu Batzarraren akordioa lizentzia ematea behin-behineko edo behin betiko izaeraz onartuz (Jakinarazpenarekin batera Obra Handiko Lizentziaren Baldintza Orokorrak jasotzen dituen orria bidaliko da).
          6. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zergaren behin-behineko likidazioa. Obren azken aurrekontua hasierako proiektuan jasotakoarekin bat ez badator, likidazio berri bat egingo da Lehenengo Okupazio lizentzia onartzen duen akordioan.
          7. Eskatzailearen idatzia lizentziarekin batera eskatutako agiriak aurkeztuz.
          8. Alkatetzaren ebazpena Burutzapen Proiektua onartuz eta, hala balegokio, obren hasiera baimenduz.
          9. Obrak amaituta, eta hala balegokio, 1. Okupaziorako lizentzia eskatuko litzateke, atxikitako orrian jasotzen diren agiriekin batera: 1. Okupazio Lizentziarako eskaera eta dokumentazioa.
          10. Hala balegokio, eraikitze obrak proiektu teknikoan jasotakoaren eta lizentzian aginduta-koaren arabera burutu direla egiaztaturik, eta Udal Arkitektoaren Txostenean oinarrituz, Alkatetzaren Ebazpena edo Tokiko Gobernu Batzarraren akordioa Lehenengo Okupaziorako lizentzia onartuz.
          11. Hala balegokio, Lehengo Okupaziorako Lizentzia tasen likidazioa eta, azkeneko aurrekontua eta hasierako proiektuan jasotakoa bat ez badatoz, Eraikuntza, Instalazio eta Obra Zergaren behin betiko likidazioa.
          12. Gordailatutako bermeak itzultzea.

          Nork onartu behar du?

          Alkatetzak / Tokiko Gobernu Batzarrak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hirigintza, Obra, Ingurumen eta Landagunea - 943 300 825 edo hirigintza@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Lan ordutegia 08:00 eta 21:00 artekoa izango da. Ezingo da lanik egin jaiegunetan egun osoz, udalaren berariazko baimenarekin izan ezik.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD