Igogailua instalatzeko

Zer da? Zertarako da?

Etxebizitzan igogailua jartzeko lizentzia.

Nork eska dezake?

Interesa duten jabekideen elkarteek.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Obra handitarako lizentzi eskaera orria.
  2. Proiektu teknikoa eskudun teknikariak sinatua eta dagokion Elkarte Ofizialak ikus onetsia eta obraren aurrekontua aurkeztu behar dira.

* Obraren ondorioz bide publikoa okupatu beharrean izanez gero, Bide publikoa okupatzeko lizentzia fitxan adierazten diren agiriak ere aurkeztu beharko dira.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          1 - Tributu kuota: obren burutzapen aurrekontuaren %5
          Saltegi komertzialak, industrialak etab.5 %
          Eraispenak5 %
          Behin-behineko obrak5 %
          Lurrak mugitzea5 %
          Subentzio ofizialen babesetik kanpo eraikitako etxebizitza berriak5 %
          32 - Bide publikoaren beste okupazioak
          Bide publikoaren aldi bateko okupazioa merkagai,obra-hondakin, lur, hondar, eraikun-tzako material eta bestelakoekin mko eta eguneko1,35
          Bide publikoaren okupazioa hesiak, aldamioak edo beste edozein instalakuntza m eta egu-neko0,52
          Bide publikoa zutabe eta eustoinez edo beste euskarri materialez okupatzea, osagai bakoitzagatik mko eta eguneko0,52
          Bide publikoaren okupazio edukiontzi handiekin bakoitzeko eta eguneko12,28
          Bide publikoaren okupazio edukiontzi txikiekin bakoitzeko eta eguneko4,06
          Kutxazain automatikoak, instalazioko eta urteko227,44

          Eraikuntza gaineko zergan tasa gutxitua.

          1. Oro har, aurkeztutako obra aurrekontuaren edota udal teknikariak ipinitakoaren %5.
          2. Ondorengo lekutan egiten obratan %2,5 tasa gutxitua aplikatuko da:
          • Dirulaguntza ofizialaren babespean dauden etxebizitzetan.
          • Erreabilitazio-planetan sartuak eta eraikuntza babestuetan.
          • Baserrietan.
          • Jardueraren titularra langabezian azken 6 hilabetetan gutxienez eta lokal komertzialak edo industrialak 80m2 edo 350 m2 baino gutxiago dituenean, hurrenez hurren.
          • Irisgarritasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko obratan.

          Hobariei buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero: Ordenantza Fiskalak.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, betiere, hirigintzako edo lurraldeko antolamenduarekin bat badator.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaeraren aurkezpena.
          2. Udal Teknikariaren txostena, baldintza orokorrak eta bereziak zehaztuz.
          3. Alkatetzaren edo Zinegotz Ahaldunaren ebazpena obra lizentzia emanez.
          4. Eraikuntzen gaineko zergaren gaineko likidazioa. Bide publikoa okupatzea beharrezko izan balitz, dagozkion tasak ordaintzea.
          5. Obrak bukatutakoan instalazioa martxan jartzeko lizentzia eskatu beharko duzu, jarraian aipatzen den dokumentazioa aurkeztuz:
          • Obraren azken ziurtapen-likidazioa.
          • Instalazioa zerbitzuan jarri izanari buruzko akta, Industriako ordezkaritzak emandakoa.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hirigintza, Obra, Ingurumen eta Landagunea - 943 300 825 edo obrak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Dirulaguntzak: Etxebide: Eraikin eta etxebizitzak berritzeko laguntza programa.
          • Obrak burutzeko baldintza orokorrak
          • Etxe edo lokalen barruko lanak 09:00etatik 19:00etara egin behar dira eta, edozein kasutan, jaiegunetan ezin da egin, zaratak edota bibrazioak direla eta, bizilagunak gogaitu ditzakeen lanik.
          • Obrei sei hilabeteko epean emango zaie hasiera. Inolako justifikaziorik gabe lanak etenik izateko epea gehienez ere astebetekoa izango da.
          • Bide publikoan edukiontzi, aldamio edo antzekoz okupatu beharko bazenu, egoki den baimena eskatu beharko duzu. Lizentzia eman eta hilabeteko epean muntatu beharko da instalazioa.
          • Etxebizitza birgaitzeko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza eskatu baduzue, hau onartuz geroz, Andoaingo Udalean eska dezakezue ordaindutako kopuruaren erdia itzultzea. Horretarako, dirulaguntza onartzen denetik 3 hilabeteko epean, Etxebizitza sailburuaren Ebazpenarekin batera jaso duzuen Obra Ziurtagiria aurkeztu beharko duzue.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD