Udal titularitateko mendi-bideetan barrena ibiltzeko lizentzia

Zer da? Zertarako da?

Egurra bildu, kamioiratu eta garraiatzerakoan Udal titularitateko mendi-bideak erabiltzeko lizentzia.

Nork eska dezake?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera inprimaki normalizatuan.
  2. Ibilbidea (Iursailaren kokapenaren planoa).
  3. Lanen iraupena.
  4. Kamioien ezaugarriak (tonak, ardatzen kopurua ... ).

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          2 - Landa eremuko bide publikoen erabilera
          Zuhaitz mozketako materialeen garraioa, m/km bakoitzeko1,08 €
          Beste gaien garraioa,. bakoitzeko m/km bakoitzeko1,08 €

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Hilabete
          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Aurretik, Andoaingo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiak igorritako idatzia jasotzen du, non adierazten den baso ustiapenerako baimena emana izan dela.
          2. Udalak idatzia igortzen dio eskatzaileari, udal titularitateko mendi-bideak erabiltzeko lizentzia eska dezan eskatuz.
          3. Eskaeraren aurkezpena.
          4. Ingurumeneko Teknikariaren txostena eta, hala balegokio, Aparejadorearena lizentziaren aldeko edo kontrako iritzia azalduz.
          5. Alkatetzaren ebazpena lizentzia onartuz edo gaitzetsiz. Ebazpenean bertan, ezarritako baldintzen berri emango zaio interesdunari eta eragindako kalteen konponketa bermatzeko fidantzaren zenbatekoa. Interesdunari jakinaraziko zaio ebazpena.
          6. Fidantza jarri beharko da.
          7. Udal titularitateko pista edo bideak erabiltzeagatiko tasa ordaintzea.
          8. Egur garraioa amaitzean, interesatuak eska dezake gordailatutako fidantza itzultzea. Berau itzuliko da udaleko zerbitzu teknikoek, txosten baten bidez, ziurtatzen dutenean ez dagoela erreklamaziorik ez Udalaren aldetik, ez partikularren aldetik.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hirigintza, Obra, Ingurumen eta Landagunea - 943 300 825 edo obrak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Garraiorako kamioiek gehienez 26 tonako pisua (kamioiarena eta zamarena barne), eta hiru ardatz izango dituzte.
          • Gehienez orduko 30 kilometrokoa izango da abiadura.
          • Lanak noiz hasiko diren jakinarazi beharko dio interesdunak Udalari, noiz bukatuko diren eta kalterik eraginez gero konponketa zein izango den.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD