Bide publikoa okupatzeko lizentzia

Zer da? Zertarako da?

Edukiontzi, aldamio, garabi, itxitura edo eraikuntzarako bestelako materialez bide publikoa okupatzeko nahitaezko baimena lortzea.

Nork eska dezake?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera inprimaki normalizatuan, eskaeraren arrazoiak azalduz.
  2. Eta gainera:
  • Aldamioak edo antzekoak jartzeko

7 metroko altura baino gutxiago: Egiturak bere kokalekuan izango dituen oinplanoko eta ebakidurako planoak, hartuko duen azalera eta zenbat denboraz egongo den jarrita azalduz.

7 metroko altura baino gehiago: Aldamioak ezartzeko proiektua, eskudun den teknikariak idatzitakoa, eta dagokion elkargo profesionalak onetsitakoa, hartuko duen azalera eta zenbat denboraz egongo den jarrita azalduz.

  • Edukiontziak jartzeko: nahikoa da jakinaraztea hori handia edo txikia izango den eta zenbat egunetarako jarriko den bide publikoan.

Non/Nola eskatu daiteke?

        Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        32 - Bide publikoaren beste okupazioak
        Bide publikoaren aldi bateko okupazioa merkagai,obra-hondakin, lur, hondar, eraikun-tzako material eta bestelakoekin mko eta eguneko1,35
        Bide publikoaren okupazioa hesiak, aldamioak edo beste edozein instalakuntza m eta egu-neko0,52
        Bide publikoa zutabe eta eustoinez edo beste euskarri materialez okupatzea, osagai bakoitzagatik mko eta eguneko0,52
        Bide publikoaren okupazio edukiontzi handiekin bakoitzeko eta eguneko12,28
        Bide publikoaren okupazio edukiontzi txikiekin bakoitzeko eta eguneko4,06
        Kutxazain automatikoak, instalazioko eta urteko227,44

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: Hilabete
        • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        1. Eskaera inprimaki normalizatuan.
        2. Udal Aparejadorearen txostena non ezarriko den okupazioaren denboraldeia eta, egoki balitz, berme gisa gordailatu beharreko fidantza.
        3. Alkatetzaren ebazpena lizentzia onartuz edo ezetsiz.
        4. Bide publikoa okupatzeagatik dagokion tasaren likidazioa eta, hala balegokio, findantza gordailatzea Udal Diruzaintzan.
        5. Okupazioa amaitzean, interesatuak eska dezake gordailatutako fidantza itzultzea. Berau itzuliko da udaleko zerbitzu teknikoek, txosten baten bidez, ziurtatzen dutenean ez dagoela erreklamaziorik ez Udalaren aldetik, ez partikularren aldetik.

        Nork onartu behar du?

        Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Hirigintza, Obra, Ingurumen eta Landagunea - 943 300 825 edo obrak@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        • Etxe edo lokalen barruko lanak 09:00etatik 19:00etara egin behar dira eta, edozein kasutan, jaiegunetan ezin da egin, zaratak edota bibrazioak direla eta, bizilagunak gogaitu ditzakeen lanik.
        • Lizentzia eman eta hilabeteko epean muntatu beharko da instalazioa. Horren iraupena baimenarekin batera erabakiko da.
        • Edukinontziak, larunbateko 14:00ak jo ondoren kendu behar dira bide publikotik eta hurrengo asteleheneko 7:00ak baino lehen.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Obra txikiak

        DBEB kodea: A12

        Fitxategiaren xedea: Obra txikien kudeaketa

        Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD