Obra txikirako lizentzia

Zer da? Zertarako da?

Eraikuntza baten etxebizitza edo lokala izan, eta bere egituran edo arkitektura-ezarpenean eraginik ez duten obrak egiteko lizentzia. Bereziki: etxe edo lokal barruko obrak, teilatuan edo fatxadan egin beharrekoak, kanpoko itxiturak, gas naturalaren auzoko instalazioa edo errotuluak jartzea.

Nork eska dezake?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Kasu guztietan:

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.
  2. Obraren aurrekontua.

Honako kasuetan:

  1. Barruko obrak: barruko antolamendua aldatuko balitz, egun nola dagoen jasotzen duen plano bat eta berrikuntzarekin bestea.
  2. Errotuluak jartzeko: Kartelaren ezaugarri eta neurriak azaltzen dituen agiria.
  3. Gas naturalaren instalazioa: instalazioaz arduratuko den enpresaren proposamen teknikoa, gasa hornitzen duen enpresaren oniritziarekin.
  4. Obraren ondorioz bide publikoa okupatu beharrean izanez gero, eragileak dagokion lizentzia eskatu beharko du, eta horretarako honako agiriak aurkeztu:
  • Aldamioak edo antzekoak jartzeko:

7 metroko altura baino gutxiago: Egiturak bere kokalekuan izango dituen oinplanoko eta ebakidurako planoak, hartuko duen azalera eta zenbat denboraz egongo den jarrita azalduz.

7 metroko altura baino gehiago: Aldamioak ezartzeko proiektua, eskudun den teknikariak idatzitakoa, eta dagokion elkargo profesionalak onetsitakoa, hartuko duen azalera eta zenbat denboraz egongo den jarrita azalduz.

  • Edukiontziak jartzeko: nahikoa da jakinaraztea hori handia edo txikia izango den eta zenbat egunetarako jarriko den.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          1 - Tributu kuota: obren burutzapen aurrekontuaren %5
          Saltegi komertzialak, industrialak etab.5 %
          Eraispenak5 %
          Behin-behineko obrak5 %
          Lurrak mugitzea5 %
          Subentzio ofizialen babesetik kanpo eraikitako etxebizitza berriak5 %
          32 - Bide publikoaren beste okupazioak
          Bide publikoaren aldi bateko okupazioa merkagai,obra-hondakin, lur, hondar, eraikun-tzako material eta bestelakoekin mēko eta eguneko1,35 €
          Bide publikoaren okupazioa hesiak, aldamioak edo beste edozein instalakuntza mē eta egu-neko0,52 €
          Bide publikoa zutabe eta eustoinez edo beste euskarri materialez okupatzea, osagai bakoitzagatik mēko eta eguneko0,52 €
          Bide publikoaren okupazio edukiontzi handiekin bakoitzeko eta eguneko12,28 €
          Bide publikoaren okupazio edukiontzi txikiekin bakoitzeko eta eguneko4,06 €
          Kutxazain automatikoak, instalazioko eta urteko227,44 €

          Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga.

          1. Oro har, aurkeztutako obra aurrekontuaren edota udal teknikariak ipinitakoaren %5.
          2. Ondorengo kasutan %2,5 tasa gutxitua aplikatuko da:
          • Dirulaguntza ofizialaren babespean dauden etxebizitzetan.
          • Erreabilitazio-planetan sartuak eta eraikuntza babestuetan.
          • Baserrietan.
          • Jardueraren titularra langabezian azken 6 hilabetetan gutxienez eta lokal komertzialak edo industrialak 80m2 edo 350 m2 baino gutxiago dituenean, hurrenez hurren.
          • Irisgarritasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko obra batzuetan.

          %2,5ko tasa gutxituari buruzko xehetasun gehiago hemen Ordenantza Fiskalak.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Hilabete
          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, betiere, hirigintzako edo lurraldeko antolamenduarekin bat badator.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaeraren aurkezpena
          2. Udal Aparejadorearen txosten teknikoa.
          3. Alkatetzaren ebazpena lizentzia onartuz edo ezetsiz. Jakinarazpena.
          4. Udal zerga eta, hala balegokio, tasen

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hirigintza, Obra, Ingurumen eta Landagunea - 943 300 825 edo obrak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Etxe edo lokalen barruko lanak 09:00etatik 19:00etara egin behar dira eta, edozein kasutan, jaiegunetan ezin da egin, zaratak edota bibrazioak direla eta, bizilagunak gogaitu ditzakeen lanik.
          • Obrei sei hilabeteko epean emango zaie hasiera. Inolako justifikaziorik gabe lanak etenik izateko epea gehienez ere astebetekoa izango da, eta obrei amaiera emateko epea lizentzian zehaztutakoa izango da.
          • Bide publikoan edukiontzi, aldamio edo antzekoz okupatu beharko bazenu, egoki den baimena eskatu beharko duzu. Lizentzia eman eta hilabeteko epean muntatu beharko da instalazioa. Horren iraupena baimenarekin batera erabakiko da.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Obra txikiak

          DBEB kodea: A12

          Fitxategiaren xedea: Obra txikien kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD