Udaletxearen hasiera orria

Bilatu

Udal Errolda

Egiaztatu zure datuak
Okerrik ikusiko bazenu, mesedez, harremanetan jarri gurekin 943 300 830 telefonoan edo ataria@andoain.eus helbidean.

 

Inprimatu zure errolda ziurtagiriak
Zure errolda ziurtagiria eta errolda historiala inprimatu ditzakezu.

 

Elkarbizitza edo inskripzio ziurtagiria eskuratzeko Ataria - Herritarren Arreta Zerbitzura etorri beharra dago etxebizitzan erroldatutako adin nagusiko pertsona guztiek sinatutako baimen batekin.

 

Erroldan alta eman edo helbidea aldatzeko
Andoaingo erroldan alta emateko ez da beharrezkoa aurretik baja ematea jatorrizko udalerrian. Alta ematearen ondorioz, besterik gabe, baja emango zaizu aurreko erroldan.

 

Erroldan baja emateko
Adinez nagusia den edonork, jabe, egoliar edo maizter, etxebizitzan erroldaturik dagoen beste baten baja eska dezake.

 

Errolda gaiei lotutako bestelako tramiteak
Erroldarekin zerikusia duten bestelako tramiteei buruzko informazioa behar izanez gero sartu Eskaerak eta Erreklamazioak atalean.

 

Tasak, Zergak eta Isunak

Azalpen orokorrak

 

Tasa, Zerga eta Isunen kontsulta
Zerbitzu Telematikoen bitartez zure izenean dauden zergak kontsultatu eta ordainagirien xehetasunak kontsultatu ditzakezu, eta azken hauek inprimatu. Baita ere isunak.

 

Tasa, Zerga eta Isunen ordainketa
Zerbitzu honen bitartez, eta Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Ordainketa Pasabidea erabiliz, ordaindu ditzakezu bai tasa eta zergak bai isunak.

 

Zergen ordainketarekin zerikusia duten bestelako tramiteak
Tasa, zerga eta isunekin zerikusia duten bestelako tramiteei buruzko informazioa behar izanez gero sartu Eskaerak eta Erreklamazioak atalean.

Eskaerak eta Erreklamazioak

Erregistroen kontsulta

Udalean aurkezten diren idatzi guztiak Sarrera Erregistroan jasotzen dira, aurkeztu izana egiaztatzeko. Zuk aurkeztutako edo zure izenean udalak bidalitako eskaerak, eta horiei atxikitako beste agiriak, kontsultatu ditzakezu.

 

Eskaera bat erregistratu telematikoki

1.- Eskaera orokorra, erreklamazioa edo kexa:
Hemen behean, zure eskura daukazu formulario bat non 2.000 karaktere arteko testua idatzi dezkezun eta nahi dituzun agiriak atxiki.    

 

2.- Eskaera zehatzak:
Eskaera zehatz bat egin nahi baduzu, hots, lizentzia edo dirulaguntza eskaera bat edo Musika Eskolan matrikulatzea, ondoren atalka jaso ditugun tramiteen artean bilatu dezakezu behar duzuna:

 

* Kontsultatu dezakezu ere Tramiteen Eskuliburua, non azaltzen diren prozedura guztien xehetasunak. 

 

Zure espedienteen kontsulta
Aukeratzen duzun tramitean, eskaera egiteko inprimakia deskargatu ahal izango duzu edo eskaera online izapidetu ere. Online izapidetzen baduzu, eskaera egin ondoren espediente bat sortuko duzu, udalaren ardurapean egongo dena eta zuk, espedientearen titular gisa, telematikoki kontsultatu ahal izango duzuna.

 

* Oharra: Erregistro elektroniko bitartez jasotako idatziek aurrez-aurreko erregistro bidez egin balira bezala izapidetuko dira.

Inskripzioak: ikastaroak, eskaintzak.

Zer egin dezaket?

Atal honetan udalak abian jartzen dituen kanpainen berri jasoko duzu (ikastaroak, zozketak...) eta, interesaturik bazaude, bertatik telematikoki izen eman ahal izango duzu, udaletxera etorri beharrik gabe.

 

Gaur egun ez dago kanpainarik abian.
Udalak ekinaldi bat irekitzen duenean, jakinaraziko dizugu.