Dirulaguntza ematea Errenteriako Hirigune Historikoan Eraikuntzen ikuskapen teknikoa (EIT) egiteko eta horren ondoriozko obrak burutzeko.
Errenteriako Hirigune Historikoko jabekide-erkidegoak eta eraikinen jabeak.
Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
- EITa Euskoregite plataforman aurkeztu izanaren adierazpena.
- EITaren ordainsarien faktura ordaindu izanaren agiriaren kopia.
- Obra lizentzia eskatu izanaren adierazpen.
- Egindako obren fakturaren kopia
- Proiekturik balego, horren idazketaren eta zuzendaritzaren ordainsarien fakturaren kopia.
- 2018 eta 2019an Udalaren kontzeptu honengatik dirulaguntza jaso bada, berariaz aipatu behar da dirulaguntza jaso dela.
- Jasotako beste edozein dirulaguntzari buruzko dokumentazioa.
- Eskaria egiten duen erakundeak kontu korronte bat ireki duela egiaztatzeko banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako egiaztagiria.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
Hirigintza azpisailera helarazi.
Eskaera ez badago ongi egina edo agiriak falta badira, pertsona/elkarte eskatzaileari eskatuko zaio gehienez hamar egun baliodunen epean agiri egokiak aurkez ditzan. Horrela egin ezean, eskaeran atzera egiten duela ulertuko da.
Hirigintza Azpisaileko teknikariak espedientea bideratuko du eta txostena emango du eskaera onartuz edo ezeztatuz deialdiaren oinarrietan ezarritako irizpideen arabera
Ondoren, proposamenaren inguruan, Lurraldea Batzordeari, berri emango zaio (zinegotziek sortutako organoa)
Azkenik, Hirigintza Azpisaileko zinegotziak onartu eta parte hartu duten jabe edo jabekide-erkidegoei jakinaraziko zaie.
Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza