Udal Euskaltegian matrikulatuta dauden ikasleek eskaera aurkeztu beharko dute hobari edo salbuespenen bat eskatzeko.
Ordenantza fiskaletan azaltzen diren hobari edo salbuespenetako kasuren batean dagoen Udal Euskaltegiko edozein ikaslek.
Prezio publikoa pagatzetik salbuetsiak daude:
4.1.- Gutxienez 6 hilabetez udalerrian erroldatua egon eta agiri bidez langabezian daudela egiaztatzen dutenak edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (lehen Oinarrizko Errenta zena) edo Gizarte Larrialdiko Laguntza jasotzen duena.
Horretarako aurkeztu beharreko dokumentuak:
- Langabezi egoeran daudenak, ikastaroa hasi dutenean langabezian daudela ziurtatzen duen Lanbideko ziurtagiria edo Gizarte Segurantzako bizitza-laboralaren txostena.
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen badute, ikastaroa hasi dutenean egoera horretan zeudela adierazten duen Lanbidek emandako ziurtagiria.
- Gizarte Larrialdiko Laguntza jasotzen badu, Gizarte Zerbitzuetan kontsulta egiteko baimena eman beharko du.
4.2.- Pentsiodunek edo bestelako eginkizun edo egoeragatik lanbide arteko gutxiengo soldata ez duela jasotzen, errenta aitorpena aurkeztuta, egiaztatzen duen edonork (pentsiodunak berak ikasle direnean edo beren menpean dauden seme-alabak, betiere lanbide arteko gutxiengo soldata ez dutela jasotzen egiaztatzen badute), beti ere gutxienez 6 hilabetez udalerrian errodaltuak baldin badaude.
4.3- Ikasleak %85eko asistentzia bete ezean galdu egingo du ondorengo 3 ikasturteetan baldintza berdinetan matrikulatzeko aukera.
Hobariak
4.4.- Errenterian erroldatuta egon eta etxe berean bizi diren famili bateko partaide bat baino gehiago Udal Euskaltegira joaten direnean hobari hau izango dure: 2.ak % 50, 3.ak % 75 eta 4.etik gora % 100
4.5.- Errenterian erroldatuta dauden gamili ugariei jada ipinitako tarifen gaineko %50 hobaria egingo zaie.
4.6.- Hobariak eta salbuespenak eskatzeko epea hilabetekoa izango da matrikulazio eskaria egiten den egunetik kontatzen hasita.
Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Udal Hizkuntza Politika - Udal hizkuntza politika
Araudi aplikagarria: Ordenantza Fiskalak
4.4.-4. Artikulua. HOBARIAK ETA SALBUESPENAK
Prezio publikoa pagatzetik sabuetsiak daude:
4.1.- Gutxienez 6 hilabetez udalerrian erroldatua egon eta agiri bidez langabezian daudela egiaztatzen dutenak edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (lehen Oinarrizko Errenta zena) edo Gizarte Larrialdiko Laguntza jasotzen duena.
Horretarako aurkeztu beharreko dokumentuak:
- Langabezi egoeran daudenak, ikastaroa hasi dutenean langabezian daudela ziurtatzen duen Lanbideko ziurtagiria edo Gizarte Segurantzako bizitza-laboralaren txostena.
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen badute, ikastaroa hasi dutenean egoera horretan zeudela adierazten duen Lanbidek emandako ziurtagiria.
- Gizarte Larrialdiko Laguntza jasotzen badu, markatu eskaera-inprimakian berariaz gaitutako laukitxoa Gizarte Zerbitzuetan kontsulta egiteko baimena emateko.