Dirulaguntzak banatzeko Udalak deitu duen lehiaketa batean parte hartzea (Kultur programaterako)- Diru-laguntza lerroak: 6.1.- Aurreikusitako jarduerak 2.- Aurreikusigabeko jarduerak 3.- Inauteriak 4.- Herriko jaiak (Madalenak) 5.- Auzoetako jaiak

ZER DA?

Dirulaguntza eskatzea jarduera edo proiektu bat gauzatzeko, Kultura Sailak egindako deialdian parte hartuta, diru-laguntza lerroren bati jarraiki.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisiko edo juridikoek (normalean elkarte erregistratuak) edo haien ordezkariek, deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

* OHARRA: Errenteriako Udaleko erregistro elektronikoan aurkezten diren dokumentuek bete behar dituzten ezaugarriak.

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

    Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

  2. Eskaera egiten duen pertsonaren NANa (eskaera norbanako batek egina bada) edo IKZrena (eskaera elkarte edo erakunde batek egina bada) .
  3. Diruz laguntzea nahi den proiektu, jarduera edo programa.
  4. Gastuen eta diru-sarreren aurrekontua.
  5. Ardurapeko adierazpena, non beste sail, erakunde, organismo, eta abarrei egindako diru-laguntzen eskaerak jasoko diren, edo, hala badagokio, eman zaizkien diru-laguntzenak.
  6. Euskarak eta berdintasunak jardueraren hedapenean izango duten tratamendua
  7. Eskatzailea elkarte bat bada:
    1. Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Entitateen Erregistroan izena emana dutela egiaztatzen duen ziurtagiria. Urte berean beste diru-laguntza eskaerarik egin bada ez da beharrezkoa izango ziurtagiri hori aurkeztea.
    2. Estatutuak, lehenengo aldia bada edo estatutuak aldatu baldin badira
    3. Eskaria egiten duen erakundeak kontu korronte bat ireki duela egiaztatzeko banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako egiaztagiria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaleko behe solairuan). Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Hitzordua: arratsaldez gomendagarria, goizean aukerazkoa. 010 edo 943 449 600 deituz,zein udalean
  • Urriak 1eko 39/2015 legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen administrazioetako edozeinen gainerako erregistro elektronikoetan. (Errenteriako udalaren SIR kodea: L01200678)

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.

          KOSTUA

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: urteko jarduerak 5 hilabete. Inauteriak eta herriko jaiak 3 hilabete. Ezohiko urteko jarduerak: eskaera aurkezten den urteko abenduan edo hurrengo urteko urtarrilean ebazten dira.
          • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
          2. Kultura sailera helarazi.
          3. Eskaera ez badago ongi egina edo agiriak falta badira, pertsona/elkarte eskatzaileari eskatuko zaio gehienez hamar egun baliodunen epean agiri egokiak aurkez ditzan. Horrela egin ezean, eskaeran atzera egiten duela ulertuko da.
          4. Kultura Saileko teknikariak espedientea bideratuko du eta txostena emango du, deialdiaren oinarrietan ezarritako irizpideen arabera eskaera bakoitzari puntuazioa emanez. Eskuratutako puntuazioaren arabera, txostenak zehaztuko du eskatzaile bakoitzari eman beharreko kopurua.
          5. Txosten hori, proposamen moduan, helburu horrekin eratutako Balorazio Batzordeak onartu beharko du.
          6. Ondoren, proposamena Kultura Batzordean berri emango da.
          7. Azkenik, Kultura Saileko zinegotziak onartu eta parte hartu duten pertsona edo elkarteei jakinaraziko zaie.

            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

            Kultura, Agiritegia eta Argitarapenak eta Liburutegia - Kultura

            OHARRAK

            Diru-laguntzaren justifikazioa honako dokumentazioaren bidez egingo da:

            • Diruz lagundutako programa edo jardueraren oroitidazki zehatza.
            • Diru-sarrera eta gastuen balantze ekonomikoa.
            • Egindako gastuaren egiaztagiriak (fakturak) eta horien zerrenda.
            • Dokumentazio grafikoa (kartelak, programak eta abar) edo ikus-entzunezkoa.
            • Elkartearen organo eskudunak emandako ziurtagiria eta pertsona fisikoa izanez gero ardurapeko adierazpena, diruz lagundutako proiektu, jarduera edo programa finantzatzeko eskuratutako diru-sarrera guztiak zerrendatuta.

            Diru-laguntza honela ordainduko da:

            %60, diru-laguntzak emateko ebazpenaren ondoren, aurrerakin moduan, eta aurkeztutako jarduera programa gauzatzeko baldintzapean. Herriko jai, Aurreikusigabeko eta Inauterien kasuan, ordea, %80 emango da.

            %40, egindako gastua justifikatzeko bidezko dokumentazioa aurkeztu ondoren, Herriko jai, Inauterien eta Aurreikusigabeko kasuan izan ezik, horietan %20 izango baita.

            Udalarekin edo Gizarte Segurantzarekin zorrik izanez gero, ez dago diru-laguntza kobratzerik.