Film Laburren Jaialdiko Lehiaketa

ZER DA?

Errenteriako Udalak, herritarren artean eta eskualdean ikus-entzunezko arteak sustatu eta garatzeko helburuarekin sortutako jaialdia da.
Lanak aurkezteko epea oinarrietan zehazten da.
Epaimahaiak ondoko sari hauek emango ditu:

  • Ion Arretxe sari nagusia: 1.200€, diploma eta trofeoa.
  • Aipamen berezia: 800€, diploma eta trofeoa.
  • Euskaraz egindako film labur onenari saria: 800€, diploma eta trofeoa
  • Publikoaren saria: 300€, diploma eta trofeoa.

NORK ESKA DEZAKE?

Lehiaketan edonork parte har dezake, inolako adin mugarik gabe. Lanaren zuzendaria egiletzat joko da. Eskaera ordezkari batek egin dezake.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

    Postaz:
  • Ezin da postaz eskatu.
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, telefonoz hurrengo zenbakira deitu daiteke.
    Errenteriako Udala
    943 44 96 34

            Internet bidez: lanak FESTHOME plataformaren bitartez aurkeztuko dira, honako helbidean:

            https://festhome.com

            KOSTUA

            Obren bidalketa-gastuak parte-hartzailearen kontura izango dira.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
            • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
            • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

            1. Lanak jaso
            2. Hautaketa Batzordeak lehen aukeraketa egiten du
            3. Epaimahaiko kideak elkartu eta sariak ebazten dituzte
            4. Irabazleen akta prestatu
            5. Sari banaketa egin

              UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

              Kultura, Agiritegia eta Argitarapenak eta Liburutegia - Kultura

              OHARRAK

              • Sariak jasotzera, derrigorrez, egileak edo horrek egiaztatutako ordezkoak etorri beharko du sari banaketaren egunean.
              • Udalak eskubidea izango du Jaialdira aurkeztutako film laburra Udalak berak antolatutako emanaldietan emateko.
              • Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Errenteriako Udalak oinarri hauetan xedatutakoa betetzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu.