Hezkuntza alorreko jarduera programetarako dirulaguntzak banatzeko Udalak egindako deialdia-2023. Dirulaguntza lerroak: 3.1. Ikastetxeak - 3.2. Ikasleen Guraso Elkarteak (IGE) - 3.3 Hezkuntzan eragiten duten entitateak

ZER DA?

Dirulaguntza eskatzea jarduera bat egin edo proiektu bat gauzatzeko, Hezkuntza departamentuak egindako deialdian parte hartuta.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisiko edo juridikoek (normalean behar bezala erregistratutako elkarteak) edo haien ordezkariek, deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

* OHARRA: Errenteriako Udaleko erregistro elektronikoan aurkezten diren dokumentuek bete behar dituzten ezaugarriak.

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

    Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

  2. Pertsona arduradunaren edo eskaera egiten duen elkartearen ordezkariaren NAN eta, hala badagokio, elkarte eskatzailearen IFK.
  3. Diruz laguntzea nahi den proiektu, jarduera edo programa.
  4. Gastuen eta diru sarreren aurrekontua.
  5. Ardurapeko adierazpena, non beste sail, erakunde, organismo, eta abarrei egindako dirulaguntzen eskaerak jasoko diren, edo, hala badagokio, eman zaizkien dirulaguntzenak.
  6. Euskarak eta berdintasunak jardueraren hedapenean izango duten tratamendua.
  7. Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Entitateen Erregistroan izena eman dutela egiaztatzen duen ziurtagiria. Urte berean beste diru-laguntza eskaerarik egin bada ez da beharrezkoa izango ziurtagiri hori aurkeztea.
  8. Eskaera egin duen elkarte edo erakundearen estatutuak. Baldin eta lehendik aurkeztu ez badira edo aldaketaren bat egon bada.
  9. Eskaera egiten duen erakundeak kontu korronte bat ireki duela egiaztatzeko banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako egiaztagiria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaleko behe solairuan). Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Hitzordua: arratsaldez gomendagarria, goizean aukerazkoa. 010 edo 943 449 600 deituz,zein udalean
  • Urriak 1eko 39/2015 legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen administrazioetako edozeinen gainerako erregistro elektronikoetan. (Errenteriako udalaren SIR kodea: L01200678)

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.

          KOSTUA

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 5 hilabete.
          • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu
          2. Hezkuntza departamentura helarazi.
          3. Eskaera ongi egina egon ezean, edo agiririk faltako balitz, interesatuari zuzentzeko eskatu zaio gehienez eta ezin luzatu den 10 lan eguneko epean, eta gainera, hala egin ezean, bere eskaerari uko egingo diola ulertuko da.
          4. Hezkuntza departamentuko teknikariak espedientea bideratuko du eta txostena egin eta eskaera bakoitzari puntuazioa emango dio, deialdian ezarritako irizpideen arabera. Lortutako puntuazioari jarraiki, txostenak eskatzaile bakoitzari emango zaion dirulaguntzaren kopurua zehaztuko du.
          5. Txosten hori proposamen moduan eramango da horretarako sortutako Udal balorazio batzordera eta bertan onartu beharko da (udal teknikariek osatutako organoa).
          6. Ondoren, proposamena Herritarrak Informazio batzordeari berri emango zaio (zinegotziek osatutako organoa).
          7. Azkenik, Hezkuntza departamentuko zinegotziak dirulaguntza onartu eta parte hartu duten pertsona eta entitate guztiei emango zaie ebazpenaren berri.

            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

            Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak - Hezkuntza

            OHARRAK

            Dirulaguntzaren justifikazioa honako dokumentazioaren bidez egingo da:

            • Diruz lagundutako programa edo jardueraren oroitidazki zehatza.
            • Diru sarrera eta gastuen balantze ekonomikoa.
            • Egindako gastuaren egiaztagiriak (fakturak) eta horien zerrenda. Ez da “jaso izanaren” agiririk onartuko.
            • Dokumentazio grafikoa (kartelak, programak eta abar) edo ikus-entzunezkoa.
            • Elkartearen organo eskudunak emandako ziurtagiria eta pertsona fisikoa izanez gero ardurapeko adierazpena, diruz lagundutako proiektu, jarduera edo programa finantzatzeko eskuratutako diru sarrera guztiak zerrendatuta.

            Diru-laguntza honela ordainduko da:
            %60, dirulaguntzak emateko ebazpenaren ondoren, aurrerakin moduan, eta aurkeztutako jarduera programa gauzatzeko baldintzapean.
            %40, egindako gastua justifikatzeko bidezko dokumentazioa aurkeztu ondoren.

            Udalarekin edo Gizarte Segurantzarekin zorrik izanez gero, ez dago dirulaguntza kobratzerik.