Udal Artxiboak bi urtez behin oro har euskal kulturari buruzko ikerlanak sustatzeko helburua duen beka edo diru-laguntza deialdia egiten du.
2020ko deialdian, Errenteriako Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) laguntzarekin, euskarazko ikerketa bultzatzeko, emakumezkoen ikerketa sustatzeko, Errenteriaren inguruko ezagutza areagotzeko eta Koldo Mitxelena errenteriar filologoa omentzeko, honen izena duen ikerketa bekarako deialdia egiten du.
XV. edizio honetan, honako ikerketa esparruak sartuko dira: ARKITEKTURA eta HIRIGINTZA.
Ikerketa lana jatorrizkoa eta argitara eman gabea izango da, nahiz oso osorik izan, nahiz lan horren atal bat izan, ez hitzez hitz ezta laburpena ere. Era berean, ez da inolako lan akademiko, tesi, tesina, ikas lan, edota txosten baten zati izango.
Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.
Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.
Beka honen diru zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da.
Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2020ko irailaren 1etik urriaren 31 arte egongo da zabalik, biak barne.
Beka norbanakoek (edo bere ordezkariak) zein horretarako osatutako lantaldeek eskatu ahal izango dute. Bigarren kasu horretan, Udalaren aurrean ordezkari izango den ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.
Eskaera-orria eredu normalizatuan.
Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
* Lantaldeen kasuan partaide guztien espediente akademiko, EGA edo baliokidea eta CV)
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Euskal kulturaren munduko adituek osatutako epaimahai kalifikatzaileak, aukeratuko du lan irabazlea.
Kultura, Agiritegia eta Argitarapenak eta Liburutegia - Agiritegia eta Argitalpenak
Lanen jabea Errenteriako Udala izango da. Udalak berarentzat gordetzen du ikerketak osoki edo/eta partzialki erreproduzitu, argitaratu eta plazaratzeko eskubidea, bere kabuz edo beste erakunderen baten hitzarmenez, lehentasunez Udako Euskal Unibertsitatearekin (UEU), egoki deritzonean. Betiere, lanaren egilea edo egileak aipatu beharko ditu.
Sortutako materiala aurkeztu eta urte biko epean Udalak argitaratu ez badu, egileak edo egileek Udalari baimena eskatu beharko lioke(te) material hori erabili ahal izateko. Egileak edo egileek, Udalak oniritzia jakinarazita, jasotako bekaren aipamena egin beharko du(te) (bekaren eta beka eman duen erakundearen eta laguntzailearen izenak jarriz) eta Udalari argitaratutako lanaren 20 ale eman beharko dizkio(te).