Gizarte Ongizateko Funtseko pentsioak

ZER DA?

Hileroko prestazio ekonomikoa da eta baliabide urriak dituzten 65 urtetik gorako pertsonei edo lan egitea eragozten dien ezintasunen bat duten pertsonei ematen zaie, oinarrizko beharrei aurre egin diezaieten.
Bi modalitate daude:
- Zahartzaroko gizarte ongizateko funtsa.
- Ezintasuneko gizarte ongizateko funtsa.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian erroldatutako pertsonek edo beraien ordezkariak.
Baldintzak:erresidentzia legala izan eta Errenterian erroldatuta egotea.
- ez berak, ez familiak, sarrera aski ez izatea oinarrizko betebeharrak asetzeko. Sarrera aski ez duela ulertuko da urtean jasotzen dituen sarrerak pentsio honen urteko zenbatekoa baino gutxiago bada.
- eskatzailea familia-unitate batean bizi bada, unitate horren errenta per capita prestazio ekonomiko honen urteko zenbatekoa baino txikiagoa izango da. (149,86€ko, 14 ordainketa= 2.098,05€ urtean, kopuru hau ez da aldatu 1.991. urtea geroztik.)
Zehartzaroko pentsioa jasotzeko:
- 65 urte beteta edukitzea.
Ezintasuneko pentsioa jasotzeko:
- 16 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago edukitzea.
- gutxienez %45eko ezgaitasuna izatea eta lanbiderako zailtasunari buruzko baremoan puntuazio jakin batera iristea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Nahiz eta eskaera on line edo ZU zerbitzuan egiteko aukera egon, beti beharrezkoa izango da presentzialki udal gizarte zerbitzuetara etortzea, zerbitzuan dagokizun ala ez baloratzeko, eta baiezkoa balitz, aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri emango zaizu.

Aurrez aurreko hitzordua hartzeko argibideak hurrengo atalean zehazten dira ( "Non eskatzen da?").

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaleko behe solairuan). Irailak 9 arte. Astelehena: 7:30-14:00; astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan: 7:30-15:00. Hitzordua aukerazkoa. 010 edo 943 449 600 deituz, zein udalean
    Errenteriako Udala
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan. Astelehenetik ostegunera: 8.30-13.30, ostiraletan: 9.00-13.30
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
  • Urriak 1eko 39/2015 legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen administrazioetako edozeinen gainerako erregistro elektronikoetan. (Errenteriako udalaren SIR kodea: L01200678)
    Errenteriako Udala

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan. Santa Klara kalea, 18 b. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00 - 010
  • Telefonoz eskatu daiteke Gizarte Zerbitzuetarako zentroan 943449604.
    Errenteriako Udala

          KOSTUA

          Pentsioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren gain dago.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
          • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa (betiere aplikagarria zaion araudian jasotako baldintzak betez gero).

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          Ez dagokio

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          Informazio gehiago: Gipuzkoako Foru Aldundia

          Prestazioak: tlf.943112631-943112588