Gizarte-larrialdietarako laguntzak aldizkakoak ez diren prestazio ekonomikoak dira, eta gizarte-bazterketako egoerak prebenitu, saihestu edo arintzeko beharrezkoak diren gastu espezifikoei (ohikoak edo bereziak) aurre egiteko baliabide nahikoak ez dituzten bizikidetza-unitate bateko pertsonei zuzenduta daude.
Ondorengo baldintzak betetzen dituzten pertsonak edo beraien ordezkariak:
- Udalerrian erroldatuta egon eta egoitza efektiboa bertan izatea eta eskaera aurkeztu duten data baino 6 hilabete lehenagotik gutxienez Euskadiko Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egon eta egoitza efektiboa bertan izatea.
- Bizikidetza-unitatea osatzea gutxienez eskaera aurkeztu duten data baino urtebete lehenagotik.
- Hemezortzi urte izatea
- Urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 5.artikuluan jasotako gainontzeko baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiak.
- Eskaeraren xede diren gastuei aurre egiteko beharrezko baliabiderik ez izatea. Urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 13.artikuluan jasotako baldintzak betetzen direnean kontsideratuko da beharrezko baliabideak ez daudela.
Hitzordua eskatu beharko da, zerbitzu hau tramitatzen hasteko baldintzak betetzen ote dituen baloratzeko. Erantzuna baiezkoa bada, aurkeztu beharreko agirien berri emango zaio.
Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzko urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, Udalak datubitartekotza plataformatik, Udalaren beraren eta beste administrazio batzuen datuak lortuko ditu, baldin eta eskatzaileak kontsulta egiteko baimena ematen badu. Bestela, behar den dokumentazioa aurkeztu beharko du.
Hitzordua eskatzeko jarraibideak hurrengo atalean zehazten dira (NON ESKATZEN DA?)
Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren artean aurre egiten da zerbitzua ematearen kostuei.
Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak
Gehienezko zenbatekoak, Gizarte Larrialdietarako Laguntzetan aurreikusitako gastu berezi bakoitzerako, 2023. urterako. GAO 2023/02/10
Informazio gehiago: Eusko Jaurlaritzako web orrian