Gizarte Laguntzaileek, arreta ematen dieten pertsona edo familien egoera baloratu ondoren, era subsidiarioan eta puntualki, proposatu ditzazketen udal dirulaguntza bereziak dira. Ondorengo egoerei bideratzen dira:
- Pertsona edo familia diru-laguntza beharrean dago bere oinarrizko beharrak edo alojamendu beharra asetzeko.
- Momentu horretan, ez daukate familia, lagun edo gaur egungo beste dirulaguntza publikorik jasotzeko eskubiderik.
- Dirulaguntza honen bidez asetuko den beharra denbora zehatz baterakoa izango da, orokorrean, ez dira behin-betiko beharrak asetzeko proposatuko.
Errenterian erroldatutako pertsonek edo beraien ordezkariak.
Egoera berezietan, erresidentzia efektiboa nahikoa izan daiteke.
Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
Aurretik hitzordua eskatu behar da.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
1.- Gizarte langilearen egoeraren balorazioa.
2.- Dokumentazioaren azterketa eta baldintzak betetzen dituela ziurtatu.
3.- Txosten soziala egin eta dagokion diru-laguntzaren proposamena.
4.- Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi ordezkariaren ebazpena eta horren jakinarazpena interesdunari.
5.- Informazioaren berri ematea Kontuhartzailetza sailari, ordainketa egin dezaten.
6.- Egindako eta eskaera artxibatu eta egoeren jarraipena egin.
7.- Dirulaguntzaren zuriketa eta dagokion erregistroa.
Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak