Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren hobariak

ZER DA?

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan hobaria eskatzea.
Hobariak
- Enplegua sortzen dutenek izango dituzte, baldin eta udal zergak ordaintzen dituzten subjektu pasiboek hobaria aplikatu aurreko zergaldian behin-betiko kontratuarekin langile plantillaren bataz bestekoa igo badute. Ezartzen den hobaria aldatu egiten da, kontratu finkoa duen langile kopuruaren igoeraren arabera.
Hori horrela, ondorengo hobariak izango dira:
- Kuotaren % 50, 2/1997 Foru Arauaren 5. artikuluak eta kidekoek apaigai dituzten bereziki babesturiko kooperatibei, hots, lehenengo maila duten ondokoei: Elkarlaneko kooperatibei, Nekazalekoei, erkidegoan ustiatzekoei, irakaskintzakoei eta etxebizitzenei eta eraldatzeko nekazaritza elkarteei.
- Kuotaren %25eko hobaria kuota ordaintzen duten subjektu pasiboentzat, energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioetatik edo kogenerazio sistemetatik abiatuta sortzen edo erabiltzen badute energia.
- Kuotaren %25eko hobaria langileei zuzendutako garraio plana ezartzen badute, lanpostura joateak dakarren energia kontsumoa eta sortutako isuriak murrizteko.

- Kuotaren %50eko hobaria kuota ordaintzen duten subjektu pasiboentzat errenta edo etekin garbia negatiboa dutenean, eta eragiketa-bolumena 10.000.000 baino handiagoa ez bada. Hobari hau 2022an aplikatu ahal izateko eskaerak 2022ko maiatzaren 31a baino lehen aurkeztu beharko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Zergaren subjektu pasiboak edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

  1. Hobari mota bakoitzerako ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko dokumentazioaren fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaleko behe solairuan). Irailak 9 arte. Astelehena: 7:30-14:00; astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan: 7:30-15:00. Hitzordua aukerazkoa. 010 edo 943 449 600 deituz, zein udalean
    Errenteriako Udala
  • Urriak 1eko 39/2015 legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen administrazioetako edozeinen gainerako erregistro elektronikoetan. (Errenteriako udalaren SIR kodea: L01200678)
    Errenteriako Udala

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

          KOSTUA

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
          • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa (betiere aplikagarria zaion araudian jasotako baldintzak betez gero).

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
          2.- Baldintzak betetzen direla egiaztatu eta txostena eman.
          3.- Ebazpena eta jakinarazpena interesdunari.

            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

            Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Udal zergen kudeaketa

            OHARRAK

            Hobaria eskuratu ahal izateko, eskaera egin beharra dago, eta eragina izango du eskara dataren ondorengo zergalditik aurrera, azaroaren 19ko 80/1991 Foru Dekretuaren, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren kudeaketarekin zerikusia duten hainbat alderdi erregulatzeari buruzkoaren 11. artikuluan ezarritakoaren arabera egiten direnak izan ezik.