Eraikuntza, Instalakuntza eta Obren gaineko Zergan ordaindu beharreko kopuruan hobaria emateko eskaera.
Eskuratu daitekeen hobariaren ehunekoa aldatu egiten da egingo den obraren arabera, eta, hobaria baldin badagokio zerga-kuotaren gainean aplikatuko da.
Hainbat obra zerga ordaintzetik salbuetsita daude.
Hobaria zergaren gainean aplikatzen da soilik, ez hirigintza-lizentziaren edo aurrekomunikazioaren tasaren gainean.
Hobaria eskuratzeko eskaera aurkeztu behar da eta eskaera 2 hilabeteko epean aurkeztu behar da hirigintza-lizentziaren jakinarazpena jaso edo ardurapeko adierazpena aurkeztu edo aurrekomunikazioa jaso aurretik edo, hala badagokio, Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza eman duenetik aurrera.
1. Zerga-kuotaren % 95eko hobaria jaso ahal izango dute:
a) Interes bereziko edo udal onurakoak izendatuta daudenean, zirkunstantzia sozial, kultural edo historiko-artistikoak izateagatik edo enplegua sustatzeko baliagarriak direlako izendapen hau mereziko dutenek. Izendapena Udalbatzak onartu beharko du, eta subjektu pasiboak eskatuta erabakiko da, batzarkideen gehiengo soilaren aldeko botoekin.
b) Eguzki energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikoa ahalbidetzen duten sistemak ezartzen badira. Hobari hori aplikatzekotan, beroa sortzeko instalazioek administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak edo berokuntzako eta ur beroko sanitarioko sistemak (UBS) eduki behar dituzte.
Hobari hori ondorengo balizko egoeran baino ez da aplikatuko: dagokion araudiak aipatutako sistemak instalatzea eskatzen ez duenean.
Era berean, hobaria ondorengoetan baino ez da aplikatuko: energia berriztagarriak aprobetxatzeko sistemak (eguzkia energia, edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikoari) gehitzen dituzten instalazio eta obrarako diru-partidari dagokion kuota zatiaren gainean.
c) Eusko Jaurlaritzaren mendeko ikastetxe publikoetan egindako obrak.
2. Zerga-kuotaren %50eko hobaria jaso ahal izango dute:
a) Azpiegituretan inbertsio pribatuak sustatzeko planekin lotuta dauden obrak, aldez aurretik udalak hala erabakita.
b) Alokatzeko etxebizitza sozialetan eta salmentara bideratutakoetan egingo diren obrek, betiere Administrazio Publikoek (Eusko Jaurlaritza eta Udalak) sustatuak baldin badira.
c) Administrazio publikoek sustatutako BOE sailkapeneko eraikin, instalazio eta obrei dagozkienak, zuzenean nahiz hitzartutako sustapenen bidez.
3. Gehienez %34ko hobaria eskuratu ahal izango dute, Eusko Jaurlaritzaren eskumena duen dagokion Sailak emandako laguntza jaso dutenek, baldin eta horiek ondasun urbanistiko eta eraikuntzak berriztatzeko babestutako jarduerentzat emanak izan badira.
Arestian adierazitako portzentajea minoratu egingo da babestutako jardueraren barruan sartutako obren titularrek elementu komunetan, komunitate osoa kontuan hartuta, duten partaidetzaren arabera.
4. Zerga-kuotaren %90eko hobaria jaso ahal izango dute:
Pertsona ezinduen irisgarritasun eta bizigarritasun baldintzak errazten dituzten obrak. Hobaria likidazioan aplikatuko da zuzenean, obra-lizentzian jasotako datuen arabera.
5. Zerga kuotaren hobaria, A edo B kalifikazioa lortzen duten eraikinen birgaitze energetikorako obrentzat, ehuneko hauen arabera:
- A mailakoek: %70
- B mailakoek; % 50
Zergaren subjektu pasiboak edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta.
Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
Likidazioa ordaindu baldin bada, IBAN zenbakia adierazi beharko da hobariari dagokion kopurua ordaintzeko.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
2.- Baldintzak betetzen direla egiaztatu eta txostena eman.
3.- Ebazpena eta jakinarazpena interesdunari.
Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Udal zergen kudeaketa
Eraikuntza, instalakuntza edo obra egiteari borondatez uko eginez gero, eskaera egin ondoren interesdunari ordaindutako kopurua itzuliko zaio eta tasari %50eko hobaria aplikatuko zaio (preskripzio epea: 4 urte).
Zerga-egitatea
Hirigintzako obra-lizentzia eskuratzea beharrezkoa duen edozein eraikuntza, instalakuntza edo obra egitea, lizentzia hori eskuratu ala ez, edo ardurapeko adierazpena edo aurrekomunikazioa beharrezkoa duena egitea, betiere lizentzia ematea edo kontrola egitea Udalaren eskumenekoa bada.
Zerga-oinarria
Zerga-oinarria eraikuntza, instalakuntza edo obraren koste erreal eta benetakoek osatzen dute, eta koste errealtzat hartzen da obraren exekuzio materialerako kostea.
Karga-mota
Hainbat karga-motak daude obren ezaugarrien arabera.