Hobaria ibilgailuen TMIZ zergan: historikoak eta 30 urteko antzinatasuna dutenak

ZER DA?

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan hobaria emateko eskaera:
- %100eko hobaria ibilgailu historikoak
- %90eko hobaria gutxienez 30 urte dituzte ibilgailuak, betiere ez badira ohiko lokomozio bide gisa erabiltzen, egin zirenetik aurrera kontatuta, eta fabrikazio data ezezaguna bada, lehenengo matrikulazioaren kontuan hartuta, edo hori izan ezean, ibilgailu mota hori fabrikatzeari utzi zitzaion data.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

  1. Ibilgailuaren zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaleko behe solairuan). Irailak 9 arte. Astelehena: 7:30-14:00; astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan: 7:30-15:00. Hitzordua aukerazkoa. 010 edo 943 449 600 deituz, zein udalean
    Errenteriako Udala
  • Urriak 1eko 39/2015 legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen administrazioetako edozeinen gainerako erregistro elektronikoetan. (Errenteriako udalaren SIR kodea: L01200678)
    Errenteriako Udala

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

          KOSTUA

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
          • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa (betiere aplikagarria zaion araudian jasotako baldintzak betez gero).

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
          2.- Baldintzak betetzen direla egiaztatu eta txostena eman.
          3.- Ebazpena eta jakinarazpena interesdunari.

            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

            Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Udal zergen kudeaketa

            OHARRAK

            Hobaria eskuratu ahal izateko, eskaera egin beharra dago, eta eragina izango du eskaera dataren ondorengo zergalditik aurrera.