Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergatik salbuesteko eskaera, ezintasun arrazoiak direla medio. Honakoei aplikatzen zaie:
- Abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak onartutako Ibilgailuen Erregelamendu Orokorraren II Eranskinaren A hizkiak jasotzen dituen mugikortasun murriztuko pertsonentzako ibilgailuak, ezintasuna duten pertsonen izenean matrikulatuak.
- 14 zaldi-potentzia fiskaletik beherako ibilgailuak, ezintasuna duten pertsonen izenean matrikulatuak eta beren erabilera esklusiborako. Salbuetsi egingo dira ezintasuna duten pertsonek gidatutako ibilgailuak zein pertsona horiek eramatera bideratutakoak. Era berean, salbuetsi egingo dira guraso-ahal, tutoretza edo kuraderotza dela-eta beren kargura %65eko edo goragoko ezintasun maila duen pertsona duten titularren ibilgailuak (*).
Ezindutzat honakoak hartzen dira:
1.- %33 edo hortik gorako eta %65etik beherako ezintasuna onartua izan eta mugikortasun murriztuko egoeran dauden pertsonak, hau da: abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren eranskinean jasotako baremoaren A, B edo C sailkapena, edo gutxienez 7 puntu izatea baremo horretako D, E, F, G edo H hizkietan.
2.- Gutxienez %65eko ezintasun maila onartua duten pertsonak.
Mugikortasun baremoaren A hizkiaren sailkapenaren arabera mugikortasun murriztua duten aurreko ataletako pertsonei ez zaie aplikatuko 14 zaldi-potentzia fiskaletako muga, baldin eta ibilgailua gurpildun aulkia eramateko egokitua badago.(**)
Interesdunak edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta.
Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
2.- Baldintzak betetzen direla egiaztatu eta txostena eman.
3.- Ebazpena eta jakinarazpena interesdunari.
Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Udal zergen kudeaketa
Ibilgailu bakar bat baino ez da salbuetsiko.
Salbuespenek eragina izango dute eskara dataren ondorengo zergalditik aurrera. Nolanahi ere, ibilgailu matrikulatu berriek 2 hilabete izango dituzte urte horretan salbuestea eskatzeko.