Subjektu pasiboaren edo alokairua edo erabiltzeko lagapena dela-eta hirugarren baten ohiko etxebizitza ez izateagatik Ondasun Higiezinen gaineko Zergan ordaindu beharreko errekargutik salbuesteko eskaera.
Errekargua aplikatzeko, bizileku duen etxebizitza ohiko bizilekutzat hartuko da, zerga sortzen den datan (urtarrilak 1) Udal Erroldan jasota dagoenean etxebizitza hori bertan bizi den edo diren pertsonen ohiko bizilekua bada.
Errekargua ez aplikatzeko kasuak, eskaera egin eta adierazitako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren
- Ohiko bizileku gisa erabiltzearen froga izango da zerga sortu den momentuaren aurreko urtean gutxienez 1000 kW elektrizitate edo 2000 KWh gas natural kontsumitu izana
- Zerga arautzen duen Udal Ordenantza Fiskalaren 6.5 artikuluan jasotako salbuespen kasuak.
Zerga motak:
1.1 .- Hiri Ondasunak
Lurzoru industriala edo hirugarren sektorekoa: %0,600
Gainontzeko hiri ondasunak: %0,2365
1.2 .- Landa ondasunen gainekoa: %1,1
1.3 .- Kuota osoaren gaineko errekargua, ohiko etxebizitza ez izateagatik: %100
Testu osoa honako estekan eskuratu daiteke.
(OHZ zergaren Ordenantza Fiskala)
Ordainagiriaren titularrak edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta
Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
2.- Baldintzak betetzen direla egiaztatu eta txostena eman.
3.- Ebazpena eta jakinarazpena interesdunari.
Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Udal zergen kudeaketa
- Errekargua ordaindu beharko duten etxebizitzen titularrei errekarguaren aplikazioari buruzko idatzia helaraziko zaie, eta jakinarazpena jasotzen duten egunaren biharamunetik aurrera 15 eguneko epea izango dute salbuesteko eskaera aurkeztu edo, hala badagokio, ohiko etxebizitza zein duten egiaztatu dezaten.
- Aurreko urtean errekarguaren aplikazioari buruzko idatzia jakinarazi baldin bada, jakinarazpen ordez komunikazioa bidaliko da.
- Zerga helbidean aurkitu ez diren subjektu pasiboei GAOn iragarkia jarrita jakinaraziko zaie.
- Ebazpenaren jakinarazpena eskaera atzera bota den kasuetan soilik egingo da.