Ur-hornidura eta estolderia zerbitzuaren gaineko tasan salbuespena eskatzea edo hondakinak bildu eta ezabatzeko zerbitzuaren tasan hobaria eskatzea.
Ur-hornidura eta estolderia zerbitzuaren gaineko tasaren salbuespenak
- Jubilatuen egoitzak
- Errenteriako Udalak kudeatutako ikastetxe publikoak, haurreskolak barne.
- Eusko Jaurlaritzak kudeatutako ikastetxe publikoak etxe-tarifen arabera izango dira kargatuak edo zergatuak.
- Ordaindu beharrik izango ez duten gutxiengo hiruhilabeteko ur-kontsumoa 30m3 jartzen da. Alegia, ondoren aitatzen direnek: Errenteriako Udalak errekonozituta dauzkan auzo elkarteek, ongintza establezimenduak, hots, Gurutze Gorria, DYA eta dirua irabaztea helburutzat ez daukaten gainontzeko erakundeak (eginkizun nagusia gastronomia daukaten elkarteak eta erakunde politiko eta sindikalak izan ezik).
Hondakinak bildu eta ezabatzeko zerbitzuaren tasaren hobariak
1.- Tarifaren %100eko hobaria izango dute
- Irakaskuntza eta osasun-zentro publikoak
- Udal Patronatuak
- Ongintza zentroak, Gurutze Gorria eta DYA
- Auzo elkarteak
- Dirua irabaztea helburu ez duten herriko erakundeak (jarduera nagusia gastronomia duten elkarteak eta erakunde politiko eta sindikalak izan ezik).
2.- Tarifaren %20eko hobaria izango dute:
- Kartoi-papera eta beira gaika bildu eta birziklatzeko programetan aktiboki laguntzen duten merkataritza jarduerak, Sanmarko Mankomunitateak urtero aurkeztutako datuen arabera (tasaren bidalketa egiten den urtearen aurrekoari dagozkien datuak).
- Epea: eskaerak 2023ko ekainaren 30 baino lehen egin behar dira. Hobariak urtero berrituko dira, aldez aurretik eskaerarik egin gabe.
3.- Tarifaren %40eko hobaria izango dute (zuzenean ezartzen da, aldez aurretik eskaerarik egin gabe, betiere baldintzak betetzen badira).
- Auzo-konpostatze eta etxeko konpostatze Udal programetan alta emandako etxebizitzak, betiere horietan modu aktiboan parte hartzen badute, Ingurumeneko Sailak emandako datuen arabera.
4.- Tarifaren %27ko hobaria izango dute (zuzenean ezartzen da, aldez aurretik eskaerarik egin gabe, betiere baldintzak betetzen badira):
- Bosgarren edukiontziaren bidez (marroia) biohondakinak gaika biltzeko Udal programan modu aktiboan parte hartzen duten etxebizitzak.
Horretarako, aipatutako Programan partehartze aktibotzat hartuko da, 2022ko uztailaren 1 eta abenduaren 31 arteko epealdian, bosgarren edukiontziaren erabilera elektronikoa gutxienez sei irekiera (6) egin baldin badira, egun desberdinetan.
Tasa (urtarrilaren 1a) sortu aurreko bi hilabeteetan eskualdatutako etxebizitzetan, egitasmo horretan aktiboki parte hartu dela ulertuko da, baldin eta 2023ko urtarrilaren 1etik apirilaren 30era bitartean bosgarren edukiontzia elektronikoki erabili bada, gutxienez lau (4) aldiz irekita egun desberdinetan.
Hondakinak bildu eta ezabatzeko zerbitzuaren tasaren salbuespenak
Eraiki duten promotoreen izeneko etxebizitzak, betiere ez badira ohiko etxebizitzak.
Ordainagiriaren titularrak edo haren ordezkariak, behar den baimena aurkeztuta.
Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo horren ordezko beste nortasun agiriren bat.
Indarrean dauden tarifak tasa bakoitza arautzen duen ordenantzaren estekan zehazten dira.
1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
2.- Baldintzak betetzen direla egiaztatu eta txostena eman.
3.- Ebazpena eta jakinarazpena interesdunari.
Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Udal zergen kudeaketa
- Ur-hornidura eta estolderia zerbitzuaren gaineko tasa
- Matxuraren baten ondorioz kontsumoa altua izan bada, batez besteko kontsumoa indarrean dagoen tarifaren arabera fakturatuko da eta gainerakoa hornitzaileak fakturatutako prezioan.
- Aipatutako tarifa eskatzeko epea 4 hilabetekoa izango da, borondatez ordaintzeko epea amaitzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Eskaerarekin batera, matxura konpondu dela frogatzeko, egiaztagiri ba t(konponketaren faktura) aurkeztu beharko da.