Astigarragan herrigunean kokatutako organikoaren eta errefusaren edukiontziak irekitzeko eta poltsa konpostagarriak eskuratzeko txartelen eskaera.
Baldintzak:
Txartelen erabilerari buruz informazio gehiago Hondakinen bulegoan.
Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.
Etxebizitza berrientzat lehenengo txartela doakoa da. Galdu diren txartelak berritzeko edo bigarren txartel eskuratzeko 5 € ordaindu behar dira.
Indarrean dagoen zerga ordenantzaren arabera zehazten da hondakinen tarifa.
Ez dagokio
Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa - Ingurugiroa - 943 335241 - ingurugiro@astigarraga.eus
Organikoaren edukiontzia (marroia) egunero ireki daiteke eta errefusarena (grisa) astean behin, asteazkenetan. Pardelen erabilera egiten duten herritarrek edota etxean katuak dituztenek edukiontzi grisa egunero irekitzeko eskaera egiteko aukera dute.
Landa-eremuan bizi diren eta ekarpen-guneak erabiltzen dituzten herritarrek aukera izango dute poltsa konpostagarriak hartzeko txartela eskatzeko.
Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Astigarragako Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Astigarragako Udalera zuzenduta.