Etxe-konposta egiteko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Sukaldean edo baratzean sortutako hondakin organikoak lurrean bizi diren mikroorganismoen ekintzari esker ongarri bihurtzeko prozesu naturala da. Prozesu honetan, mikroorganismoen ekintza lagundu ahal izateko oxigeno, hezetasun eta tenperatura baldintza zehatz batzuk behar dira.

Nork eskatu dezake?

Konposta lur naturalaren gainean egiten denez, berdegunea, lur saila, lorategia edo baratza izatea beharrezkoa da. Etxeko konposta egiteak esan nahi du prozesu hori etxean bertan egingo dugula gure lorategi edo baratzean.

Zergaitik konpostatu?

Materia organikoarekin konposta egiteak onurak besterik ez ditu.

Ingurumenean:

Materia organikoaren zikloa ixten dugu, lurretik ateratako elikagaiak lurrari itzuliz. Konposta kalitate handiko ongarri naturala da lurzoruarentzat oso onuragarria: lurraren egitura hobetzen du, ura xurgatzeko ahalmena handitzen du eta landareei elikagaiak ematen dizkie. Konposta erabiliaz, jatorri ezezaguneko substratuak erabiltzeko beharrik ez dugu. Konposta egiten badugu, kutsadura murrizten dugu hondakin horiek garraiatzearen ondorioz sortutako gasak gutxitzen ditugulako.

Ekonomian:

Bataz beste sortzen ditugun hondakinen %40a materia organikoa da. Hauek sortutako tokian bertan tratatzen baditugu, ez da beharrezkoa hauek garraiatzea eta hauek tratatzeko planta garestirik eraikitzea, hondakinen bilketa zerbitzuan eta tratamenduan gastuak gutxituz.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Erregistro bulegoa (Udaletxea)
    Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
    9:00 - 13:30
    943 335050

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Ordenantza fiskalak ikusi

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: 7 egun
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              1. Eskaera jaso
              2. Baimena eman badagokio

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Ez dagokio

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa - Hirgintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Astigarragako Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Astigarragako Udalera zuzenduta.