Euskaltegian matrikulatzea

Zer da? Zertarako da?

Euskara ikasteko euskaltegian matrikulatzea.

MAILAK

  • A1, A2, B1, B2, C1, C2

IKASTAROAK

  • 16 urtetik gorakoentzat (ikasturtea bukatu baino lehen beteak)
  • Ordutegi eta moduluen eskaintza zabala
  • Aurrez aurrekoak: astelehenetik ostegunera
  • Txandaka ibiltzeko aukera
  • On line ikastaroak
  • Azterketak egiteko prestaketa: B1 (1HE), B2 (2HE), C1 (3HE) eta C2 (4HE)
  • A1 eta A2 tituluak euskaltegian bertan lortzen dira

MATRIKULAZIOAREN EPEA

  • Irailaren 1etik 20ra

* Matrikula 10 zatitan ordaintzeko aukera, izena epe barruan ematen baduzu

Zenbat kostatzen da irailean matrikulatzea?

  • Ikasturte osorako matrikula (astean 10 ordu) 496,25 €
    • 10 kuotatan 49,62 €
  • Langabetuak eta gazte txarteldunak 446,62 €
    • 10 kuotatan 44,66 €
  • Autoikaskuntza 658,80 €
    • 10 kuotatan 65,88 €
  • Langabetuak eta gazte txarteldunak 592,92 €
    • 10 kuotatan 59,29 €

DIRULAGUNTZAK

Nork eska dezake?

  • Interesa duen edozein pertsona fisikok edo haren ordezkariak, eta 16 urte bete baditu

Aurkeztu beharreko agiriak

Kasu guztietan:

  • Eskaera-orria eredu normalizatua
  • Ordezkaria baimentzeko agiria (kasua hala bada)

Nola eska daiteke?

    Aurrez aurre:
  • Udal Euskaltegia
    Euskaltegia
    Bekokale Bidea 001 20160 LASARTE-ORIA
    8:30 / 13:30 - 16:00 / 19:30
    943 361621

          Posta elektronikoz:

          Zenbat kostatzen da?

          Goian adierazitakoaren arabera

          Tramitatzeko edo ebazteko epea

          • Aurreikusitako epea: berehalakoa
          • Isiltasun administratiboaren izaera: ezezkoa

          Lege-esparrua

          Prozeduraren tramiteak

          Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura:

          1. Dagokion Arloak datuak egiaztatzea
          2. Eskatzaileari korreo elektronikoz erantzun dena ondo dagoela (edo hala balegokio falta diren datuak osatzeko eskatu) eta ikasturtearen lehen eguna jakinarazi. Horrez gain, sarrera proba egin behar dutenei eguna eta ordua zehaztu

            Ebazteko organoa

            Unitate arduraduna

            Euskara - Euskaltegia

            Beste datu interesgarri batzuk

                BAJA EMATEN BADA, honako hau hartu beharko duzu kontuan (informazioa ikusi):

                Matrikula egiten den une beretik kuota osoa ordaintzeko obligazioa hartzen da.

                Euskaltegiko zerbitzuaren inskripzioa iraungi egingo da eta eskatzaileari baja ematea ekarriko du, ondoko kausa hauetakoren bat gertatzen denean:

                a) Ikasturtea amaitutakoan

                b) Ikasleak matrikulatzerakoan eskatzen duen ordutegian talderik ez osatzea

                c) Izena eman eta gero eskolara joateari uzten dionean ikasleak (arrazoitu gabe) jarraian hamar egunetan ez eskolaratzea

                d) Bizilekua beste udalerri batera aldatzea

                e) Heriotza

                f) Ezinbesteko kausaren bat

                Kuota oso-osorik likidatuko da ikasturtearen barruan ematen den edozein zerbitzurengatik, haien kopurua edozein dela ere.

                Baja emate hutsak ez du adierazten inolako eskubiderik kuotaren zati proportzionala itzultzeko.

                Bajaren arrazoia aurreko puntuko d), e) eta f) ataletan aipatzen den kausaren bat izan denean eta hori behar bezala justifikatzen denean soilik itzuliko zaio inskribaturik egon den denborari zegokion kuotaren parte proporzionala, beti ere hilabeteka kontuak eginik.

                Datu pertsonalen babesa

                Datuen tratamenduaren arduraduna: LASARTE-ORIAKO UDALA

                Datuen Babesaren Ordezkariaren posta-helbidea: datubabesa@lasarte-oria.eus

                Xedea; Zilegitasuna; Lagapenak: TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA - 2.11 Atala: EUSKARA SUSTATZEA

                Eskubideak: Irispide eskubidea, Zuzentzeko eskubidea, Ezerezteko eskubidea, Tratamendua mugatzeko eskubidea eta aurka egiteko eskubidea

                Informazio gehiago: www.lasarte-oria.eus/eu/dbeo