Datu pertsonalen babesaren inguruko eskubideak baliatu

Zer da? Zertarako da?

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoak (DPLO-DKB) zenbait eskubide ematen dizkiete interesdunei zure datu pertsonalen gainean. Jarraian azalduko ditugu eskubide horiek. Eskubide horien aplikazioa, kasu bakoitzean, tratamendu bakoitza legitimatzen duen oinarri juridikoaren araberakoa izango da, eta doan egikarituko dira.

Zure eskubideak egikaritzeko, Udalarekin harremanetan jar zaitezke, idatzizko jakinarazpen baten bidez, jarraian adierazitako kanaleen bidez.

3.2.1 Datuetan sartzeko eskubidea

Eskubide horrek aukera ematen dizu zuri eragiten dizuten datu pertsonalak tratatzen ditugun jakiteko, eta, tratatzen baditugu, datu horiek ikusteko eskubidea izango duzu. Eskubide hori baliatzeko eskaerak banan-banan aztertuko dira, kasu batzuetan ez baita bidezkoa eskubide hori baliatzea.

3.2.2 Zuzentzeko eskubidea

Eskubide horrek aukera ematen dizu tratatzen ditugun eta zehaztugabeak diren datu pertsonalak zuzentzeko eskatzeko. Zure ustez osatu gabe dauden datuak osatzeko eskubidea ere baduzu.

3.2.3 Ezabatzeko eskubidea

Eskubidea duzu zure datu pertsonalak kentzeko, DBEOren 17. artikuluan jasotako inguruabarren bat gertatzen bada.

3.2.4 Tratamendua mugatzeko eskubidea

Eskubide horri esker, zure datuen tratamendua mugatzeko eska dezakezu DBEOren 18. artikuluan jasotako egoera jakin batzuetan.

3.2.5 Aurka egiteko eskubidea

Zure datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea duzu, baldin eta tratamendu hori interes publikoaren izenean edo interes legitimoaren alde egindako eginkizun batean oinarrituta badago, profilak egitea barne.

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsona fisikok edo haren ordezkariak

Aurkeztu beharreko agiriak

Kasu guztietan:

  • Eskaera-orria eredu normalizatuan
  • Ordezkaria baimentzea (hala dagokio)
  • Egokitzat jotzen den edozein dokumentu

Nola eska daiteke?

        Posta bidez:
      • Okendo Plaza 001 20160

      Zenbat kostatzen da?

      Ez du kosturik

      Tramitatzeko edo ebazteko epea

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun administratiboaren izaera: ezezkoa

      Lege-esparrua

      Prozeduraren tramiteak

      Eskubide horiek baliatzeko eskaera jaso ondoren, ebazpen bat emango dugu. Ebazpen horrekin ados ez bazaude, erreklamazioa egin dezakezu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan (www.avpd.euskadi.eus).

        Ebazteko organoa

        Alkatea

        Unitate arduraduna

        Idazkaritza - Idazkaritza

        Beste datu interesgarri batzuk

        Datu pertsonalen babesa

        Datuen tratamenduaren arduraduna: LASARTE-ORIAKO UDALA

        Datuen Babesaren Ordezkariaren posta-helbidea: datubabesa@lasarte-oria.eus

        Xedea; Zilegitasuna; Lagapenak: TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA - 2.23 Atala: HERRITARREI ARRETA EMATEKO ERREGISTROA ETA ZERBITZUAK

        Eskubideak: Irispide eskubidea, Zuzentzeko eskubidea, Ezerezteko eskubidea, Tratamendua mugatzeko eskubidea eta aurka egiteko eskubidea

        Informazio gehiago: www.lasarte-oria.eus/eu/dbeo