Ikastaro eta abonamenduetan baja ematea

Zer da? Zertarako da?

Ikastaro edo udal abonamendu batean baja ematea

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsona fisikok edo haren ordezkariak

Aurkeztu beharreko agiriak

Kasu guztietan:

  • Eskaera-orria eredu normalizatuan (ez da beharrezkoa On-line erregistrorako)
  • Ordezkaria baimentzea (hala badagokio)
  • Zein ikastaro/abonamendutan eman duen baja adierazi beharko du, eta arrazoia. Baita k/k ere, baldin eta inskripzioan/matrikulazioan eman duenaren desberdina bada.
  • Banku-Kontuaren titulartasunaren egiaztapena
  • Kuoten kobrantza eteteko edo kuotak itzultzeko eskatzen den kasuan, baja justifikatzen duen dokumentua.

Nola eska daiteke?

        Posta bidez:
      • Okendo Plaza 001 20160

      Zenbat kostatzen da?

      Ez du kosturik

      Tramitatzeko edo ebazteko epea

      • Aurreikusitako epea: 15 egun
      • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun administratiboaren izaera: ezezkoa

      Lege-esparrua

      (ikastaroari edo abonamenduari dagokion tasa)

      Prozeduraren tramiteak

      Ordaindutako kuotaren zati proportzionala itzultzeko edo ikastaroa bukatzen den arte pagatzeke dauden kuoten kobrantza eteteko eskatzen den kasuetan bakarrik, eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura:

      1. Dagokion sailak dokumentazioa egiaztatzea
      2. Teknikariaren txostena
      3. Onarpen edo ukapen arrazoitua
      4. Zati proportzionala itzultzea, hala badagokio
      5. Espedientea artxibatzea

        Ebazteko organoa

        Alkatea

        Unitate arduraduna

        Ez dagokio

        Beste datu interesgarri batzuk

        • Abonamendu edo jarduera batean baja emateak ez du ematen eskubiderik ezein kuotaren zati proportzionala itzultzeko, salbu eta beste udalerri batera aldatu bada, heriotza gertatu bada edo ezinbesteko kausaren bat izan bada, behar bezala justifikaturik.
        • Baja eman osteko kuotak itzultzea edo kobrantza etetea: dagokion tasan jasotako kasuetan bakarrik aplikatuko zaio inskribaturik egon den denboraren heineko kuota proportzional hilabetekakoa —edo egunkakoa, kasua hala bada—, baldin eta eskaera idatziz egin eta dokumentu bidez justifikatu bada. Horrelakoetan, ordaindutako kuotaren zati proportzionala itzuliko da edo ikastaroa bukatzen den arte pagatzeke dauden kuoten kobrantza etengo da

        Unitate arduraduna (ikastaroaren edo abonamenduaren arabera):

        Arloa: Kultura, Hezkuntza, Gazteria eta Jaiak

        Unitate administratiboa: Kultura eta Gazteria

        Helbidea: Geltoki Kalea 18

        Telefonoa: 943376181

        E-maila: kultura@lasarte-oria.eus

        Teknikari arduraduna: Kulturetxeko gerentea

        Arloa: Kirola

        Helbidea: Beko Kale Bidea 3

        Telefonoa: 943376182

        E-maila: kirolak@lasarte-oria.eus

        Teknikari arduraduna: Kirolen Arloko gerentea

        Arloa: Euskara

        Unitate administratiboa: Euskaltegia

        Helbidea: Beko Kale Bidea 1

        Telefonoa: 943361621

        E-maila: euskaltegia@lasarte-oria.eus

        Teknikari arduraduna: Euskara-zerbitzuko arduraduna

        Arloa: Gizarte Zerbitzuak, Immigrazioa, Kooperazioa eta Emakumea

        Helbidea: Donosti Etorbidea 3

        Telefonoa: 943376179

        E-maila: gizartez@lasarte-oria.eus

        Teknikari arduraduna: Gizarte Zerbitzuen arduraduna

        Datu pertsonalen babesa

        Datuen tratamenduaren arduraduna: LASARTE-ORIAKO UDALA

        Datuen Babesaren Ordezkariaren posta-helbidea: datubabesa@lasarte-oria.eus

        Xedea; Zilegitasuna; Lagapenak: TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA - 2.23 Atala: HERRITARREI ARRETA EMATEKO ERREGISTROA ETA ZERBITZUAK

        Eskubideak: Irispide eskubidea, Zuzentzeko eskubidea, Ezerezteko eskubidea, Tratamendua mugatzeko eskubidea eta aurka egiteko eskubidea

        Informazio gehiago: www.lasarte-oria.eus/eu/dbeo