Norgehiagoka erregimenean 2024. urtean Kultura Zerbitzuen arloan egitasmoak burutzeko dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dirulaguntza horien helburua honako hau da: kultura-sare eraldatzaile, dinamiko eta parte-hartzailea sustatzea, eskaintza kultural erakargarri, plural, hurbil eta irisgarri bat sortuz, pertsonen gozamenerako, eta bertako kulturari balioa emateko eta gizarte integratzaile bat eraikitzen laguntzeko.

Diruz lagundu ahal izango dira kultura-ekimenak, baldin eta Mendaroko Udalak gauzatzen dituen ekimenen osagarri edo ordezko badira, onura publikoko edo interes sozialeko helburua badute eta deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

NORK ESKA DEZAKE?

MENDAROen ekimenak egiten dituzten pertsona juridiko zein fisikoak eta erakunde publikoak zein pribatuak betiere, laguntza horien bidez erabilera publikoko edo gizarte intereseko jardueraren bat gauzatzeko asmoa badute edota helburu publikoren bat lortzeko lanean badihardute.

Halaber, Mendarokoak ez diren entitateek ere, eska dezakete dirulaguntza, baldin eta Mendaron ekimenen bat burutzen badute eta izena emanda badaude dagokien Elkarte Erregistroan eta Udalerrirako interesgarriak direla iritzitako jarduerak baldin badira.

Edozein kasuan, ez zaie dirulaguntzarik emango kideak aukeratzeko prozesuan edo jardunean sexu-bereizkeria eragiten duten elkarte edo erakundeei. Udalak atzematen badu elkarte edo erakundeak sexuaren ziozko bereizkeria eragiten duela, dirulaguntza berdintasun legedia betetzearen arabera baldintzatua geratuko da, hau da, elkarte edo erakundeen estatutu edo funtzionamendu arauetan jaso beharko da kideak aukeratzeko prozesuan eta jardunean ez dela inor deusengatik baztertzen, bereziki ez dela sexuarengatik baztertzen. Beraz elkarte edo erakundeak sexuaren ziozko bereizkeria ezaren konpromiso aktiboa bere estatutu edo funtzionamendu arauetan jaso beharko du dirulaguntzaren justifikazioa aurkezteko momenturako.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Dirulaguntza eskaera egiteko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

• Eskabide orri ofiziala.

• Identifikazio Fiskaleko Kodea (IFK) (eskaera erakunde publiko nahiz pribatu batek egina bada).

• Eskaria egiten duen erakundeak kontu korronte bat irekia duela egiaztatzeko banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako egiaztagiria.

• Ekintzei buruzko fitxak (oinarri espezifikoetan zehazten da lerro bakoitzari dagokiona).

Oinarri orokorretan eskatutako dokumentazioaz gain, dirulaguntza eskatu ahal izateko, honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:

• Dirulaguntzaren eskaera normalizatua (a eranskina).

• Jardueren edo proiektuen fitxak (b eranskina)

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      Eskariak aurkeztu daitezke, pertsona fisikoek presentzialki edo telematikoki, eta pertsona juridikoek soilik telematikoki.

      • Presentzialki Udaleko Erregistro Nagusian (Herriko enparantza, z/g).

      • Telematikoki, udalaren zerbitzu telematikoetako dirulaguntzak atalean (www.Mendaro.eus).

      KOSTUA

      Ez dauka

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Oinarrietan adierazita
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Dirulaguntza hauek emateko eta Udalaren eta onuradunen arteko harreman juridikoa zehazteko, oinarri hauek eta dirulaguntza ematean indarrean dauden gainerako arauak bete beharko dira.

      Oinarri espezifikoek bestelako erregulazio bat berariaz ezartzen ez badute behintzat, oinarri orokor hauetan ezarritako xedapenak eta baldintzak aplikatuko zaizkie Udalak onartutako dirulaguntza programa guztiei.

      Oinarriotan xedatuta ez dagoen guztian honako hauek aplikatuko dira: Mendaroko Udalaren dirulaguntzak ematea arautzen duen Ordenantza, 2024-2026 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa, Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorra eta gai honi aplikatu dakizkiokeen indarreko arauak.

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      1.- Dagokion arloko teknikariak dirulaguntza eskariak ebaluatu ondoren, txostena egingo du.

      2.- Ondoren, Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak ebazpen proposamena egingo du.

      3.- Jarraian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da ebazpen proposamenaren inguruko iragarkia eta interesatuak 10 eguneko epea izango du alegazioak aurkezteko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

      4.- Alegaziorik balego, kide anitzeko organoak ebazpena emango du. Bestela, proposamena behin betiko proposamentzat hartuko da.

      5.- Azkenik, alkatetzako dekretu bidez emango da dirulaguntzei buruzko behin betiko ebazpena. Behin betiko ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

      Udaleko iragarki taulan eta www.MENDARO.eus web orrian ere behin behineko proposamenaren eta behin betiko ebazpenaren berri emango da.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Kultura

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus