Ohiko nahiz ezohiko premia handiko gastuei aurre egiteko baliabide nahikorik ez dutenei Udalak bideraturiko aparteko gizarte laguntzak (ekonomikoak) dira. Bizitza duina izateko ezinbesteko gastuak dira, alegia, osasuna, higienea, etxebizitza eta beste hainbat arlotan gutxieneko parametroak betetzeko ezinbestean bideratu beharrekoak.
Onuradunak Mendaroen erroldatuta egon behar du espedientea izapidetzen hasten den momentuan zein ebazpena ematen denean.
Salbuespen moduan, benetako bizitokia Mendaroen dutenak ere kontuan hartuko dira; kasu hauetan ondoren, errolda erregularizatu beharko da.
Gizarte-zerbitzuek eskatzaileak eta haren familia-unitateak laguntza horiek eskuratu ahal izateko, gastuari aurre egiteko baliabide ekonomiko nahikorik ez dutela egiaztatu beharko dute.
Dirulaguntza onartu ta gero onuradunak edo bere bizikidetza-unitateko beste kideek Banakako Arreta Plan bat (API) egiteko konpromisoa hartu beharko dute.
Era berean, behar hori estaltzeko beste prestazio ekonomiko batzuk eskuratzeko aukerarik ez dagoela ziurtatu beharko du.
Onuradunak eskabidea egingo du, gizarte-langileak gastuaren aldeko balorazioa egin ondoren eta gastu hori estal dezakeen beste laguntza publikorik ez dagoela egiaztatu ondoren.
Ez dauka.
Oinarri hauetan aurreikusi gabekoari dagokionez, honako hauetan ezarritakoa beteko da: Mendaroko Udalean dirulaguntzak arautzen dituen Udal Ordenantza, 2024ko otsailaren 27an onartua (2024/03/07ko GAO, 48 zk.); Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra; eta 887/2006 Errege Dekretua eta hura garatzeko araudia, Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 Legea, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 12/2022 Legea, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzko 4/2011 Dekretua.
Oinarrietako 6 puntua ikusi
Herritartasuna - Gizartegintza
Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus