Mendaroko Udalak dirulaguntzak ematea jasotzen du 2024ko urtealdirako udal aurrekontuetan. Laguntza horien bidez, udal interesekotzat jotzen diren alor eta diziplinetan hainbat elkartek eta entitatek egiten dituzten askotariko ekintzak babestu nahi dira.
Eman beharreko dirulaguntzen bidez, Udalak zenbait alorretan esku hartzen lagundu nahi die elkarte eta entitate horiei.
Horregatik guztiagatik, Mendaroko Udalak, bere aurrekontu baliabideen esparruan, lehia askeko deialdi irekia egiten du, proiektuetarako dirulaguntzak emateko.
Dirulaguntza hauen subjektu onuradunak honako hauek izan daitezke:
MENDAROen ekimenak egiten dituzten pertsona juridiko zein fisikoak eta erakunde publikoak zein pribatuak betiere, laguntza horien bidez erabilera publikoko edo gizarte intereseko jardueraren bat gauzatzeko asmoa badute edota helburu publikoren bat lortzeko lanean badihardute.
Halaber, Mendarokoak ez diren entitateek ere, eska dezakete dirulaguntza, baldin eta Mendaron ekimenen bat burutzen badute eta izena emanda badaude dagokien Elkarte Erregistroan eta Udalerrirako interesgarriak direla iritzitako jarduerak baldin badira.
Edozein kasuan, ez zaie dirulaguntzarik emango kideak aukeratzeko prozesuan edo jardunean sexu-bereizkeria eragiten duten elkarte edo erakundeei. Udalak atzematen badu elkarte edo erakundeak sexuaren ziozko bereizkeria eragiten duela, dirulaguntza berdintasun legedia betetzearen arabera baldintzatua geratuko da, hau da, elkarte edo erakundeen estatutu edo funtzionamendu arauetan jaso beharko da kideak aukeratzeko prozesuan eta jardunean ez dela inor deusengatik baztertzen, bereziki ez dela sexuarengatik baztertzen. Beraz elkarte edo erakundeak sexuaren ziozko bereizkeria ezaren konpromiso aktiboa bere estatutu edo funtzionamendu arauetan jaso beharko du dirulaguntzaren justifikazioa aurkezteko momenturako.
Dirulaguntza eskaera egiteko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
• Eskabide orri ofiziala.
• Identifikazio Fiskaleko Kodea (IFK) (eskaera erakunde publiko nahiz pribatu batek egina bada).
• Eskaria egiten duen erakundeak kontu korronte bat irekia duela egiaztatzeko banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako egiaztagiria.
• Ekintzei buruzko fitxak (oinarri espezifikoetan zehazten da lerro bakoitzari dagokiona).
Eskariak aurkeztu daitezke, pertsona fisikoek presentzialki edo telematikoki, eta pertsona juridikoek soilik telematikoki.
• Presentzialki Udaleko Erregistro Nagusian (Herriko Plaza, z/g).
• Telematikoki, udalaren zerbitzu telematikoetako dirulaguntzak atalean (www.Mendaro.eus).
Halaber, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 Artikuluak aipatzen dituen lekuetan ere aurkeztu ahal izango dira.
Ez dauka
1. Oinarri orokorrak, dirulaguntzak ematea arautzen duen Udal Ordenantzan ezarritakoaren (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2009/12/30 246 zk.), 2024-2026 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa eta Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarritakoaren arabera. Oinarri horietan zehazten dira, hain zuzen, deialdi guztienak diren xedapen orokorrak, eskabidea egiteko jarraitu beharreko prozedura, onuradunak, eskatzaileei eskatzen zaizkien baldintzak, aurkezteko epeak, eman beharreko zenbatekoa, dirulaguntza zertarako den justifikatzea, dirulaguntzak ordaintzea eta abar.
2. Oinarri espezifikoak, sailak bere eskumeneko alorrean ezartzen dituenak dira; bertan, besteak beste, laguntza programa bakoitzaren xedea eta berezitasunak, dirulaguntza baloratzeko irizpideak eta aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria zehazten dira.
1.- Dagokion arloko teknikariak dirulaguntza eskariak ebaluatu ondoren, txostena egingo du.
2.- Ondoren, Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak ebazpen proposamena egingo du.
3.- Jarraian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da ebazpen proposamenaren inguruko iragarkia eta interesatuak 10 eguneko epea izango du alegazioak aurkezteko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.
4.- Alegaziorik balego, kide anitzeko organoak ebazpena emango du. Bestela, proposamena behin betiko proposamentzat hartuko da.
5.- Azkenik, alkatetzako dekretu bidez emango da dirulaguntzei buruzko behin betiko ebazpena. Behin betiko ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Udaleko iragarki taulan eta www.MENDARO.eus web orrian ere behin behineko proposamenaren eta behin betiko ebazpenaren berri emango da.
Herritartasuna - Gizartegintza
Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus