Erosketa-Bonuen Bigarren Kanpaina 2024

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Erosketa bonuen kanpaina honek diru-laguntza izaera du eta egungo merkataritza ohituren aldaketa dela eta, Mendaroko merkataritza eta zerbitzuetako jarduera berreskuratzeko, erosketak herrian ber tan egitea sustatuko duen eta herriko familien ekonomia lagunduko duen bonu sistema sortzea du helburu.

Kanpaina honek bonuak jarriko ditu zirkulazioan, herriko establezimenduetan gastatzeko, eta herriko eta inguruko biztanleei aukera emango die bonuak eskuratzeko.

Hauek dira programaren helburuak:

— Herriko establezimenduetan salerosketak piztea, herriko ekonomia bultzatu eta bertako kontsumoa indartu eta sustatzeko.

— Mendaroko familien ekonomia laguntzea.

— Orokorrean herrian merkataritza bultzatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

1. Atxikitako komertzio eta establezimenduak

- Oinarri hauetan jasotako laguntzak honako hauek jaso ahal izango dituzte: norberaren konturako langileek edo autonomoek, ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek eta deialdi bakoitzean sartutako mikro-enpresa txikiek, baldin eta merkataritza- edo zerbitzu-establezimendua Mendaron badute.

Programatik kanpo geratuko dira soldatapean 10 langile baino gehiago dituzten jarduerak , eta ostalaritza jarduerak, gasolindegiak, finantza- jarduerak eta industria -jarduerak ere.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Elektronikoki bete behar den inprimakiari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

- Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria.

- Foru Ogasunekiko zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria.

- Eskaera egiten duenaren nortasun juridikoa egiaztatzeko dokumentuak:

- Pertsona fisikoek: NANa edo balio bereko beste dokumenturen bat.

- Pertsona juridikoek: entitatearen eraketa jasotzen duen eskritura edo dokumentua eta Estatutuak, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan behar den moduan inskribatuta.

- Legezko ordezkaritzaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko dokumentua eta ordezkaritzaren egiaztapena agiri bidez. Egiaztapen hori zuzenbidean bidezkoa den edozein modutan egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...).

- Eskatzailearen banku-kontuaren titulartasuna frogatzen duen agiria, eskatzailearen nortasunarekin bat etorriko dena (agiri hauetako edozeinek balioko du horretarako: bankuko kontu- laburpena, libreta edo bankuak egindako egiaztagiria).

- Ekonomia-Jardueren Gaineko Zergaren egiaztagiria.

- Norberaren kontura lan egiten duten pertsonen edo autonomoen kasuan:

- Langile Autonomoen Erregimeneko alta agiria

- Azken ordainagiria, Langile Autonomoen Erregimen Bereziari dagokiona.

Eskatutako dokumentazioa aurkeztu ezean, edo hamar laneguneko gehieneko epe luzaezinaren barruan, akatsak zuzendu ezean, eskabidean atzera egin dela joko da.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      Emailez:
    • erregistroa@mendaro.eus

    Jarduera ekonomikoek, erantsitako dokumentazioarekin batera, atxikitzeko eskabideak aurkezteko epea honako hau izango da: 10 egun naturaleko epea izango da Agindu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo eguneko goizeko zazpietatik aurrera.

    - Eskaerak, gainerako dokumentazioarekin batera, elektronikoki aurkeztuko dira Mendaroko Udalaren web atarian www.Mendaro.eus, egoitza elektronikoaren bitartez, dirulaguntzen atarira sartu, eta xede honetarako eskuragarri dagoen berariazko inprimakia erabili beharko da. Tramitea elektronikoki egiteko ziurtagiri digital bat (B@K-Q, NAN elektronikoa, IZENPE txartela, etab.) edukitzea beharrezkoa da.

    Eskabidea elektronikoki aurkezteko baliabiderik edo gaitasunik ez badago, eskabideak posta elektronikoz eskatu dezakezu erregistroa@mendaro.eus edo udaletxean aurkeztu

    - Eskaera egiteko inprimaki normalizatuekin batera, pertsona edo erakunde eskatzaileek deialdian zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte.

    - Eskaera bakarra aurkeztuko da merkataritzako establezimendu bakoitzeko.

    KOSTUA

    Doan.

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: Oinarrietan adierazita
    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Oinarrietan adierazita
    • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    Diru laguntzen 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa;

    Diru laguntzen Araudi Orokorra, 887/2006 Errege Dekretuak onartua, uztailaren 21ekoa;

    Mendaroko Udalak diru laguntzak emateko ordenantza orokor arautzailea, eta Mendaron merkataritza sustatzeko laguntzak emateari buruzko berariazko

    Oinarriak.

    JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

    1. Izapidetzea:

    Kultura Sailari dagokio Mendaro bonuak banatzeko prozedura izapidetzea. Unitate honek, bestalde, ofizioz egingo ditu ebazpen proposamena egiteko kontuan izan behar diren datuak zehazteko, jakiteko eta egiaztatzeko beharrezkoak diren jarduera guztiak.

    2. Ebazpena:

    - Alkatetzak atxikitako erakundearen izendapena emateko akordioa hartuko du, Alkatearen ebazpenaren bidez.

    - Prozedura ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea 10 egun izango da.

    - Arestiko atalean ezarritako epea igaro, eta ebazpena jakinarazten edo argitaratzen ez baldin bada, erakunde interesdunek uste izan ahalko dute, administrazioaren isiltasuna tarteko dela, haien eskaera ezetsi egin dela.

    Dirulaguntza emateko ebazpenak amaiera emango dio administrazio-bideari; eta horren aurka, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean, ebazpena eman zuen organoari berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio; edo bestela, bi hilabeteko epearen barruan, administrazioarekiko auzi- errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioko Auzien Donostiako Epaitegian, Atotxako Justizia Auzitegian (Teresa Kalkutakoaren plaza 1).

    LANSAIL ARDURADUNA

    Herritartasuna - Kultura

    BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus