Mendaroko herrian gazteek etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Oinarri hauen helburua da, gazteei alokairuzko etxebizitizak eskuratzea errazteko behar diren baldintzak sustatzea, horrela autonomia eta emantzipazioa lortzeko prozesuan laguntzeko Udalak emango dituen dirulaguntzak arautzea; “Laguntzak emateko ebaluazio bakoiztuaren bidez dirulaguntzak zuzenean ematea” prozeduraren bidez.

NORK ESKA DEZAKE?

Dirulaguntza hauek eskuratzeko; honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Alokatutako etxebizitzan bizi diren elkarbizitza-unitateko kide guztiek 18 eta 35 urte bitartekoak izan behar dute, menpeko adingabeak izan ezik.

Diru-laguntza 36 urte bete tzen diren hilaren aurreko hilabeterarte onartuko da.

b) Elkarbizitza-unitateko kide bakar batek ere ez du izan behar, ez bere jabetzako etxebizitzarik, ez azalera-eskubiderik, ezta gozamen-eskubiderik.

Ondorengo pertsona hauek salbuetsita egongo dira baldintza honetatik:

1. Eskubide horien titulartasuneko partaidetza % 50ekoa edo txikiagoa dutenek.

2. Etxebizitza baten jabe diren eta % 50etik gorako titulartasuna edo jabetzaren balio katastrala 75.000 euro baino handiagoa duten pertsonek, baldin eta epaile baten erabakiz etxebizitza bikoteko beste kideari esleitu bazaio familia-egoitza, banaketa, izatezko bikotea desegitearen edo dibortzio baten ondorioz; edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek segurtasun-arrazoiak tarteko beren etxebizitza laga behar izan badute.

3. Etxebizitzen jabe izan arren, jabetza soila dutenek, etxebizitzaren erabilera edo/eta gozamena lehen mailako senide bati dagokiolako, odolkidetasunagatik edo ezkontza-ahaidetasunagatik..

c) Elkarbizitza-unitateko gutxienez kide batek Mendaroko udalerrian erroldatuta egon behar izan du etengabe, gutxienez, azken bi urteetan etenik gabe, diru-laguntza eskatzen denetik zenbatzen hasita.

d) Bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona guztiak diru-laguntzaren xede den etxebizitzan erroldatuta egotea.

e) Elkarbizitza-unitatearen diru-sarrerak honako kopuruak baino txikiagoak izan behar dute:

— 28.000,00 euro gordin urteko(elkarbizitza-unitatea kide bakarrekoa bada).

— 44.000,00 euro gordin urteko (elkarbizitza-unitatea bi kideko edo goragokoa bada).

Banandutako edo dibortziatutako pertsonen kasuan, diru-sarreren guztirako zenbatekoa kalkulatzean kendu beharrekoak izango dira umeentzako mantendu-pentsioari eta hileroko hipoteka kuotei dagozkien zenbatekoa.

f) Bizikidetza-unitatearen diru-sarrerak urtean 18.000 euro gordinetik gorakoak izatea, eta 10.000 eurotik gorakoak banakako eskaeren kasuan.

g) Eskatzaileek ez betetzea Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak alokairurako laguntzak jasotzeko eskubidea ematen duten baldintzak, bai Gaztelagun programako laguntzak, bai etxebizitza-eskubide subjektiboa aitortzea (Etxebizitzari buruzko 3/2015 Legearen 4. xedapen iragankorra), edo beste batzuk.

h) Elkarbizitza-unitateko inork ez du izan behar bigarren mailako odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko loturarik errentatzailearekin.

i) Elkarbizitza-unitateko kide guztiek izena emana izan behar dute, edo, izena emateko eskaera egina izan behar dute, Etxebide alokairua eskatzeko erregistro ofizialean.

Eskatzaileek Etxebiden izena emanda edo inskripzio-eskaera aurkeztu dutela egiaztatu beharko dute. Obligazio hauez dute bete beharko Etxebiden inskribatzeko baldintzak betetzen ez dituztenek

j) Elkarbizitza-unitateko kideetako inork ez du jasoko etxebizitzarako dirulaguntza osagarria, etxebizitzarako eskubide subjektiboa, Gaztelagun dirulaguntzak ezta antzeko beste dirulaguntzarik.

k) Alokairu-kontratua bizikidetza-unitateko kide guztien izenean egotea, maizterrek familia-unitate bat osatzen ez badute, eta alokairua banku-transferentzia bidez ordaintzea.

Oinarri hauen ondorioetarako, elkarbizitza-unitatetzat hartuko da hura alokatzeko dirulaguntza eskatu den etxebizitzan bizi diren pertsonen multzoa.

Baztertzeak.

Ezin izango da dirulaguntza eman honako egoera hauetakoren bat gertatzen denean

a). Alokairu-kontratua 2019ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa izatea.

b) Alokatutako etxebizitza hutsak mobilizatzeko, Bizigune programari lotuta egotea, edo etxebizitza libreak alokatzeko merkatuko bitartekaritza-programei, ASAP programari edo antzekoei lotuta egotea.

c) 700 euro baino handiagoa izatea alokairu-errenta.

d) Alokatze-kontratua urtebetetik beherakoa izatea.

Etxebizitza bakoitzeko eskabide bakarra onartuko da.

Gerora sortutako arrazoiak direla-eta betetzen ez badira dirulaguntzarako baldintzak, onuradunek horren berri eman behar diote Udalari; egoera horrek dirulaguntza ematea kentzea ekarriko du, eta onuradunek itzuli beharko dituzte ez-betetzea hasi zenetik jasotako zenbatekoak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Dirulaguntza lortzeko eskabideak, honako dokumentazioa hau izan behar du:

1- Gazteak emantzipatzea erraztu dadin etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzen eskabidea behar bezala beteta (eredua–Herritarren Arreta Zerbitzurako bulegoan– eta udal webgunean –www.mendaro.eus– eskuragarri).

2- Etxebizitzan erroldatutako pertsona guztien NANa edo egoitza-txartelaren fotokopia.

3- Dirulaguntza jasotzeko banku-kontuaren titulartasuna frogatzen duen dokumentua. Dokumentu hauetako edozeinek balio du horretarako: laburpen bankarioaren kopia, libretaren kopia, banketxeak egindako ziurtagiriak, dirulaguntza-eskabideko «Kontu-zenbakia» atalean banketxeak jarritako zigilua.

4- Jabetza-Erregistroaren indizeen zerbitzuak emandako ziurtagiria, zeinak egiaztatu behar baitu elkarbizitza-unitateko kide guztiek betetzen dutela honako baldintza hau: eduki ez izana ez beren jabetzako etxebizitzarik, ez azalera-eskubiderik.

5- Etxebizitzaren baten jabea izanez gero, edo etxebizitzaren baten titulartasunean partaidetzarik izanez gero, deialdian jasotako salbuespenen bat egiaztatzen duen dokumentazioa.

6- Bananduta edo dibortziatuta egonez gero, deialdian jasotako kasuren bat egiaztatzen duen dokumentazioa (banantze-epaia, dibortzio-epaia, hitzarmen arauemailea, gurasoen eta seme-alaben arteko harremana egiaztatzen duen dokumentu legeztatua, konpentsazio-pentsioa edo mantenu-pentsioa...).

7- Zerga-betebeharretan egunean daudela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa; elkarbizitza-unitateko kide guztiena.

8- Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean daudela egiaztatzeko, aurkeztu egin beharko da Gizarte Segurantzako Diruzaintzak luzatutako ziurtagiria; elkarbizitza-unitateko kide guztiena.

Mendaroko Udaleko zerga, tasa, ariel eta zehapenen ordainketak eguneratuta izatearen ziurtagiria (udalak berak igorriko du).

9- Etxebizitzaren alokatze-kontratua.

10- Etxebizitzaren alokatze-kontratuan titular bat baino gehiago badago, alokatze-kontratuko titularren baimena behar bezala beteta (udal webgunean, www.mendaro.eus, eskuragarri).

11- Aurretiaz ordaindutako alokairuko hileko-kuotak errentatzailearen banku-kontuan sartu izanaren egiaztagiriak (ez da onartuko eskudirutan egindako ordainketarik).

12- Errenta-aitorpena egin badute, 18 urtetik gora duten elkarbizitza-unitateko kide guztien errenta-aitorpena, iragandako azken zerga-ekitaldiari dagokiona (eskabidea aurkezten den unea erreferentzia hartuta).

13- Errenta-aitorpena egin ez badute, hura egitetik salbuetsita egotearen ziurtagiria eta iragandako azken zerga-ekitaldiari dagozkion diru-sarrerak frogatzen duen dokumentazioa (eskabidea aurkezten den unea erreferentzia hartuta). Diru-sarrerarik izan ezean, horrela delako adierazpena.

14- 18 urtetik gorako elkarbizitza-unitateko kide guztiak Etxebide etxebizitza eskatzeko erregistro ofizialean alokairu-eskatzaile inskribatu izana edo inskribatzea eskatu izana egiaztatzen duen dokumentua.

15- Ez etxebizitzarako prestazio osagarririk ez antzeko dirulaguntzarik jasotzen ez dutela egiaztatzen duen egiaztagiria, 18 urtetik gorako elkarbizitza-unitateko kide guztiena.

Interesdunek hala aitortzen badute, eta oinarri hauetan eskatu zaizkien dokumentuetako batzuk Mendaroko Udalaren esku baldin badaude, eta Udala horren jakitun baldin bada, ez dute horiek aurkezteko beharrik izango; horretarako, agiriok zein egun eta Sailetan aurkeztu diren adierazi beharko da.

Mendaroko Udalak, NISAEren Nodoaren bidez, beharrezkoak diren egiaztapenak eta kontsultak egingo ditu interesdunek administrazioaren esku jarri dituzten datuei buruz. Horregatik, elkarreragingarriak izan daitezkeen datuak eskatzeari utziko zaio, baldin eta interesduna datu horiek erabiltzearen aurka agertzen ez bada; kasu horretan, dagozkion datuak edo dokumentuak aurkeztu beharko ditu.

Administrazio publikoen arteko datu-bitartekaritzarako oinarria urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. Artikuluan zehazten da, non aitortzen baita herritarrek eskubidea dutela ez aurkezteko edozein administraziok egindako dokumentuak, jatorrizko dokumentuak, ezarri beharrekoa den araudiak eskatzen ez dituen datuak edo dokumentuak, edo interesdunak aurretik edozein administraziori emandakoak.

Era berean, 40/2015 Legearen 155. Artikuluak adierazten duena gogora ekarriz, administrazioek elkarri lagundu behar diote datu-trukean, eta herritarrei buruzko datuak, haien esku daudenak, eman behar dituzte.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      Interesdunek berek izenpetu ditzakete zuzenean dirulaguntzen eskabideak, edo, haien ordez, zuzenbidean balio duen edozein bide baliatuz ordezkari direla egiaztatzen duten pertsonek.

      Eskabideak erantsitako dokumentazioarekin batera aurkeztu ahal izango dira, honako leku hauetako edozeinetan:

      Presentzialki, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, (Udaletxea, beheko solairuan).

      Elektronikoki, udal webgunetik: www.mendaro.eus. Tramitea elektronikoki egiteko ziurtagiri digital bat (B@K-Q, NAN elektronikoa, IZENPE txartela, etab.) edukitzea beharrezkoa da.

      KOSTUA

      Ez dauka.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Oinarrietan adierazita

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Deialdi honen xede diren dirulaguntzak ematea honako hauen bidez arautzen da:

      • GAZTEENTZAKO ALOKAIRU DIRULAGUNTZAK (ARAUTEGIA)
      • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.
      • Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua.

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      1. Eskaeren aurkezpena.

      2. Instrukzioa eta proposamena.

      3. Ebazpena. Alkatetza.

      4. Emandako dirulaguntzaren justifikazioaren aurkezpena.

      5. Justifikazioaren azterketa.

      6. Ebazpena. Alkatetza

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Kultura

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus