Udal instalazio eta lokalen erabilera puntualaren lagapena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal gune edo areto desberdinak jardueretarako edo bestelako premietarako erabiltzeko baimena.

Erabili daitezkeen guneak edo aretoak

  • San Agustin Kulturguneko Auditorioa. (aforoa 177)
  • Udaletxeko Udalbatza Aretoa. (aforoa 48+10)
  • Arno aretoa (mahai borobila 14 aulkirekin)
  • Otaerre aretoa. (24 aulki)
  • Azpilgoetako Kultur Etxea:Goiko lokala. (120m² ~, aktibitate fisikoak)
  • Azpilgoetako Kultur Etxea. Beheko lokala. (40m² ~, aktibitate fisikoak)
  • Goñati Pilotalekua
  • Maite Maiora Kirolgunea.
  • Ikastolako estalitako patioa.
  • Biltegia-Kuboa.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orri normalizatua behar den moduan beteta.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      - Goñati pilotaleku eta Andoneikuako padelaren erabilera.
      Mendaroko biztanleak: €/ordua10 €
      Mendarokoak EZ diren biztanleak: €/ ordua12 €
      Mendaroko biztanleak hiruhileko, €/ordu asteko.60 €
      Mendarokoak EZ diren biztanleak hiruhileko, €/ordu asteko.72 €
      07 - ONDASUN PUBLIKOEN ERABILERA.
      - Udalbatza Aretoaren erabilera Mendaroko partikular eta elkarteengatik (2 urte > erroldatuta edo jarduera)74 €
      - Berdin, aurreko atalean sartzen ez direnek148 €
      - Ikastolako gimnasioa, orduko8 €
      - Azpilgoetako Kultur Etxeko goiko gela, orduko8 €
      - Azpilgoetako Kultur Etxeko beheko gela orduko6 €
      - Zelaikuako gela , orduko5 €
      - S. Agustín K.E. gela bakoitza, orduko7 €
      - S. Agustín K.E. gela balioanitza, emanaldiko233 €

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Astebete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      Dagokion udal departamentuak eskaera ebaluatuko du eta lokala erabiltzeko baimena ematearen edo lagatzearen inguruko proposamena egingo du.


      Departamentuaren eskaera aztertuta, alkateak ebatziko du, udal lokala erabiltzeko baimena ematearen edo lagatzearen inguruan. Nolanahi ere, alkateak bidezkotzat jotzen duen erabile-
      ra araubidea ezarri ahal izango du, ordutegiak zein erabileren bateragarritasunak kontuan izanda.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Kultura

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      Eskaerak gutxienez 8 egun natural lehenago aurkeztu beharko dira.

      Definitutako maiztasuna duten ekintzetarako, lokalaren lagapenean lehentasuna izango dute aurreko urteko ordutegia mantentzen duten hartzaileek, beti ere, erreserba dagokion ikasturteari dagokion irailaren 15 aurretik egiten badute.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus