Julene azpeitia 38. ipuin lehiaketa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Julene Azpeitia ipuin lehiaketan parte hartzeko eskaera.

Euskarazko literatura sorkuntza bultzatzeko asmoz antolatzen du lehiaketa Zumaiako Udalak.

NORK ESKA DEZAKE?

Egileak gutxienez 18 urte izan beharko ditu ipuina aurkezten duen egunean, hau da, adinez nagusi direnei zuzenduta dago lehiaketa.

Ipuina euskaraz sortutakoa izango da, teknologiaren laguntzarik gabe, originala eta argitaragabea. Ezingo da aurkeztu beste lehiaketaren batean saririk jaso eta/edo literatura sortzeko laguntzaren bat jasoa duen idazlanik. Ez dira onartuko jatorriz beste hizkuntza batean idatziak izan eta lehiaketarako euskaratu direnak.

Gaia librea izango da, eta ipuinak gutxienez 6 orrialde eduki beharko ditu eta gehienez 15, lerroarte bikoitzarekin idatziak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

-Eskabidea

-NAN agiriaren kopia

-Ipuina (izen-abizenik gabe)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurrekoa:
  • Aurrez aurre HAZ zerbitzuak
    Foruen plaza 1 20750 ZUMAIA
    8:00-14:00
    943 865025
    943862456

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Doan

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: 2025eko maiatzaren 5etik 23ra

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                Ez dagokio

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Epaimahaiak sarituak aukeratu eta haiei jakinaraziko zaie saria irabazi dutela.

                Hiru sari emango dira:

                • Lehen saria: 3.000 €
                • Bigarren saria: 1.500 €
                • Zumaiako onenaren saria: 1.000 €

                Sarien diru kopuruek indarrean dagoen legediak ezarritako atxikipena izango dute.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Dagokion organo administratiboak

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Euskara eta hezkuntza - Euskara

                OHARRAK

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Fitxategiaren izena: Julene Azpeitia erregistroa

                DBEB kodea:

                Fitxategiaren xedea: Ipuin lehiaketari buruzko jakinarazpenak bidaltzea.

                Aurreikusitako lagapenak:Ez da datu komunikaziorik aurreikusten.

                Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

                Informazio gehiago: zumaia.eus/eu/udala/datuen_babesa.