Kultura eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteei dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2025. urteko deialdia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zumaiako irabazi asmorik gabeko kultur elkarteen urteko jardueraren garapenak edo/eta egitasmo eta ekitaldi zehatzak garatu edo burutzeak sortzen duen defizita arintzeko norgehiagoka erregimenean emango diren dirulaguntzak.

NORK ESKA DEZAKE?

Oinarri hauek arautzen dituzten laguntzak emango dira bai elkarteentzat beraientzat, bai elkarte-jardueraren xede diren kolektiboentzat prestatutako berariazko programak edo zerbitzuak aurrera eramateko, betiere Kultura Sailaren helburuekin bat datozen neurrian.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Eskabidea eta Eranskinak

Eskabidearekin (deialdiko I. eranskina) batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  1. Jardueraren memoria.
  2. Diruz laguntzeko aurkezten den programari dagokion gastuen eta diru-sarreren aurrekontua (II. eranskina).
  3. Elkarte edo entitatearen urteko gastuen eta diru-sarreren aurrekontua.
  4. Beste instituzio eta erakundeetan egin diren dirulaguntza eskaerei buruzko adierazpena edo, halakorik bada, jaso diren dirulaguntzena (III. eranskina)
  5. Zinpeko aitorpena, dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela edo horretarako gaitasunik ez duela esanez, legezko debekuan sartuta ez dagoela azalduko duena. Debeku horietan barne izango da sexuagatiko diskriminazioaren ondorioz jasotako debekua, 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duenaren 23.2 artikuluak arautzen duen ildotik.
  6. Proiektuan genero ikuspegia noraino kontuan hartzen den zehaztu beharko da (IV. eranskina).
  7. Euskararen tratamendua jardueraren hedapenean eta elkartearen erabileran (V. eranskina).
  8. Hirugarrenari alta emateko datuak (VI. eranskina)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurrekoa:
  • Alondegia kultur etxea
    9:30 - 14:30
    943861056

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Doan.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: Eskaera aurkeztu eta 3 hilabete
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Instrukzioa eta proposamena indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera egingo da.

                Organo eskudunak:

                • Instrukzioa: Kulturako arduraduna.
                • Ebazpena: Alkatetzari edo Tokiko Gobernu Batzordeari egokituko zaio, Udalaren administrazio antolamenduan une bakoitzean indarrean diren eskumenei eta aldi baterako eskuordetzei jarraikiz.

                Dirulaguntza emateko prozedura izapidetzea Kultura Sailaren eginkizuna da, eta hari dagokio behar diren ekintza guztiak egitea, ofizioz, ebazpen proposamena gauza dadin beharrezkoak diren datuak zehaztu, eskuratu eta egiaztatzeko.

                Kultura Sailak dirulaguntza eskaerei buruz aurrez egingo duen ebaluazioarekin hasiko da instrukzio fasea. Aurretiko ebaluazioak egiaztatuko du, eskatzaileak dirulaguntzaren onuradun izaera eskuratzeko ezarrita dauden baldintza guztiak betetzen dituela eta aurkeztutako dokumentazioa osatua eta egokia dela.

                Kulturako arduradunak dirulaguntza deialdira aurkeztutako eskaeren balorazio txostena egingo du aipatu balorazio irizpideen arabera.

                Eskaerak ebaluatu ondoren, eta Kulturako Batzordean informatu ondoren, ebazpen proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta, eta organo eskudunari helaraziko dio ebazpena eman dezan.

                Ebaluazioaren emaitza dirulaguntza ez ematekoa baldin bada, dagokion ebazpena eman aurretik, 10 eguneko epea eskainiko zaie interesdunei entzuteko tramitean nahi dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Dagokion organo administratiboak

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Kultura Saila - Kultura

                OHARRAK

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Ez dagokio