Irabaziak lortzeko asmorik gabeko kirol elkarte eta taldeei dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Oinarri hauen helburua da irabaziak lortzeko asmorik gabeko kirol elkarte eta taldeei dirulaguntzak izendatu eta emateko bidea arautzea, horiek kirol arloaren barneko jarduera eta hedaketa bultzatzeko ekintzak antola eta bidera ditzaten. Beti ere, duten interesa eta eragina Zumaiako Udalaren xedeekin bat badatoz.

NORK ESKA DEZAKE?

Oinarri hauen bidez arautzen diren laguntzak ondorengo baldintzak betetzen dituzten kirola sustatzeko eta irabazi asmorik gabeko izaera duten kirol elkarte eta taldeek eska ditzakete, jarduera arrunten eta aparteko jardueren kasuan:

  1. Indarrean dagoen legediaren arabera eratuta egotea eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Elkarte eta Entitateen erregistroan izatea.
  2. Identifikazio fiskaleko kodea edukitzea eta betebehar fiskalei dagokionez egunean egotea.
  3. Bere egoitza soziala eta bere jardueren garapenerako azpiegitura Zumaiako udalerrian edukitzea eta bere jarduera nagusia esparru honetan garatzea ere.
  4. Eskola kiroleko foru araudia betetzea.
  5. Zumaiako Udalaren euskara irizpideak betetzea.

Kirol elkarte eta talde eskatzaileek eskaera eta aurkezteko epeei dagokienez oinarrietan zehaztutakoa bete beharko dute.

Dirulaguntzaren oinarriak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

E1001-ELE ERANSKINA DIRU LAGUNTZA ESKATZEKO ORRIA

E1002-ELE ERANSKINA BESTE LAGUNTZA ESKABIDEEN AITORPENA

E1003-ELE ERANSKINA EUSKARA BULTZATZEKO EKARPENA

E1004- ELE ERANSKINA EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNA

E1005-ELE ERANSKINA KIROL JARDUERA ARRUNTAREN DESKRIPZIOA

NON ESKATZEN DA?

                  ZENBAT KOSTATZEN DA?

                  Doan da

                  PROZEDURAREN EPEA

                  • Aurreikusitako epea: 6 Hilabete
                  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa.

                  ARAUDI APLIKAGARRIA

                  ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                  Ez dagokio

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Dagokion organo administratiboak

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  Kirolak - Kirolak

                  OHARRAK

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Fitxategiaren izena: Sarrera erregistroa

                  DBEB kodea: 201

                  Fitxategiaren xedea: Informazio publikoa eskuratzeko eskaerak, kexak, iradokizunak eta erreklamazioak, zerbitzu eta instalazioetako salaketak eta gorabeherak, erregistroen arloko arreta, aurretiazko hitzorduaren eskaerak eta herritarrei arreta emateko gainerako udal-zerbitzuak kudeatzea eta izapidetzea. Baita udalean sartzen eta ateratzen diren idazkiak eta komunikazioak kudeatzeko ere, eta horiek ofizialki jasota uzteko.Era berean, galdutako objektuekin lotutako izapideak egiten dira, udaltzaingoarekin koordinatuta.

                  Aurreikusitako lagapenak:Ez da datu komunikaziorik aurreikusten.

                  Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                  Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                  Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

                  Informazio gehiago: zumaia.eus/eu/udala/datuen_babesa.