MERKATARIENTZAT ALOKAIRU DIRULAGUNTZAK

ZER DA? ZERTARAKO DA?

MERKATARITZA LOKALAK EKINTZAILE BERRIEN BITARTEZ BERRESKURATZEKO DIRULAGUNTZAK

Deialdia eta oinarriak

NORK ESKA DEZAKE?

Zumaiako hiri-lurrean, oinarrietan aipatzen diren txikizkako merkataritza jardueraren bat abiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridiko guztiek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orria

a) Pertsona fisikoak: NANaren kopia. Pertsona juridikoak: IFKren kopia, legezko ordezkariaren NANa eta ordezkatzeko lege ahalmena duela ziurtatzen duen agiria.
b) Ekintzailearen curriculuma.
c) Bideragarritasun proiektuaren memoria, gutxienez honako datu hauek jasota: zer jarduera izango den, merkatua, bezeroak,
hornitzaileak, emaitzen aurreikuspena eta berrikuntza maila, eta orokorrean, 7. Artikuluan
xedatzen den informazioa kontuan hartuta.
d) Lokalaren alokairuaren kontratuaren kopia, indarrean dagoena eta diruz lagundu daitekeen epe barnekoa.
e) Ordainketa agiriak.
f) Zinpeko aitorpena, diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela edo horretarako gaitasunik ez duela esanez, legezko debekuan sartuta ez dagoela azalduko duena. Debeku horietan barne izango da sexuagatiko diskriminazioaren
ondorioz jasotako debekua, 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta
emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duenaren 23.2 artikuluak arautzen
duen ildotik.
g) Beste instituzio eta erakundeetan egin diren dirulaguntza eskaerei buruzko adierazpena edo,
halakorik bada, jaso diren dirulaguntzena (II eranskina).
h) Hirugarrenari alta emateko datuak (III. eranskina).

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurrekoa:
  • Aurrez aurre HAZ zerbitzuak
    Foruen Plaza 1 20750 ZUMAIA
    8:00-15:00
    943 865025
    943862456

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doan

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: Eskaera aurkeztu eta 3 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa.

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              Merkataritza saileko arduradunak dirulaguntza deialdira aurkeztutako eskaeren balorazio txostena egingo du aipatutako balorazio irizpideen arabera.

              Eskaerak ebaluatu ondoren, eta Merkataritza Batzordean informatu ondoren, ebazpen proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta, eta organo eskudunari helaraziko dio ebazpena eman dezan.

              Ebaluazioaren emaitza dirulaguntza ez ematekoa baldin bada, dagokion ebazpena eman aurretik, 10 eguneko epea eskainiko zaie interesdunei entzuteko tramitean nahi dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Tokiko Gobernu Batzordea

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Ez dagokio

              OHARRAK

              Eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa hileko alokairu prezioaren % 50ekoa izango da, gehienez, hilean 250,00 €-ko zenbatekoarekin eta gehienez ere 24 hilabetez mantenduko da. BEZa ez da diruz lagunduko.
              Lokalaren jabeak eta ekintzaile berriak adostuko dute errentaren kopurua eta hau noiz eta nola egingo den kontratuan jasoko da.

              Banku transferentzia bidez egingo da dirulaguntzen ordainketa, eskatzailearen titulartasuneko kontu batera.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Sarrera erregistroa

              DBEB kodea: 201

              Fitxategiaren xedea: Informazio publikoa eskuratzeko eskaerak, kexak, iradokizunak eta erreklamazioak, zerbitzu eta instalazioetako salaketak eta gorabeherak, erregistroen arloko arreta, aurretiazko hitzorduaren eskaerak eta herritarrei arreta emateko gainerako udal-zerbitzuak kudeatzea eta izapidetzea. Baita udalean sartzen eta ateratzen diren idazkiak eta komunikazioak kudeatzeko ere, eta horiek ofizialki jasota uzteko.Era berean, galdutako objektuekin lotutako izapideak egiten dira, udaltzaingoarekin koordinatuta.

              Aurreikusitako lagapenak:Ez da datu komunikaziorik aurreikusten.

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

              Informazio gehiago: zumaia.eus/eu/udala/datuen_babesa.