Deialdi honen helburua da establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzen dituztenei dirulaguntzak emateko modua arautzea
Helbide fiskala Zumaian duten establezimenduen jabe diren pertsonak edo entitateak izango dira dirulaguntza hauen onuradun, betiere araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
- Errotuluaren edo toldoaren faktura eta dagokion ordainagiria.
- Jarritako errotuluaren argazkia.
- Hirugarrenen alta emateko agiria (edo bankuko titulartasun ziurtagiria).
Dohan.
Ez dagokio
Dagokion organo administratiboak
Euskara eta hezkuntza - Euskara
Horren ildotik, Zumaiako Udalak honako baldintza hauek egiaztatuko ditudirulaguntza hauek eskuratu ahaI izateko, NISAEren, datuen eta beste administrazio batzuen bitartekaritzarako plataformaren zerbitzuen bidez:
• NAN edo agiri baliokidea.
• IFK agiria (erakundea bada)
• Zerga betebeharrak beteak dituela.
• Gizarte Segurantzaren aurreko betebeharrak egunean dituela
Fitxategiaren izena: Sarrera erregistroa
DBEB kodea: 201
Fitxategiaren xedea: Informazio publikoa eskuratzeko eskaerak, kexak, iradokizunak eta erreklamazioak, zerbitzu eta instalazioetako salaketak eta gorabeherak, erregistroen arloko arreta, aurretiazko hitzorduaren eskaerak eta herritarrei arreta emateko gainerako udal-zerbitzuak kudeatzea eta izapidetzea. Baita udalean sartzen eta ateratzen diren idazkiak eta komunikazioak kudeatzeko ere, eta horiek ofizialki jasota uzteko.Era berean, galdutako objektuekin lotutako izapideak egiten dira, udaltzaingoarekin koordinatuta.
Aurreikusitako lagapenak:Ez da datu komunikaziorik aurreikusten.
Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.
Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.
Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.
Informazio gehiago: zumaia.eus/eu/udala/datuen_babesa.