Euskara ikasteko dirulaguntzen 2025eko deialdia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

2024-2025 ikasturtean helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiar orori dirulaguntzak emateko.

Oinarriak

NORK ESKA DEZAKE?

2024-2025 ikasturtean helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskabidea
  • Matrikula ordaindu izanaren agiria
  • Asistentzia ziurtagiria (gutxienez % 80)
  • HABEren dirulaguntzen 2025eko deialdian eskaera aurkeztu izanaren agiria (maila egiaztatu edo dagokion atalasea gainditu duten ikasleek bakarrik)
  • Hirugarrenen alta emateko agiria (eranskinean), banketxean sinatuta eta zigiluz jota, edota titulartasun ziurtagiria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurrekoa:
  • Aurrez aurre HAZ zerbitzuak
    Foruen plaza 1 20750 ZUMAIA
    8:00-14:00
    943 865025
    943862456

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Doan

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa.

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Sarrera emango zaio erregistroan eta Euskara Sailera bideratuko da.

                Baldintzak betetzen dituztela egiaztatu eta ebazpen proposamena Tokiko Gobernu Batzordera bideratuko da. Jakinarazpenak bidaliko dira eta hala dagokionean laguntza ordaindu.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Tokiko Gobernu Batzordeak

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Euskara eta hezkuntza - Euskara

                OHARRAK

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Fitxategiaren izena: Sarrera erregistroa

                DBEB kodea: 201

                Fitxategiaren xedea: Informazio publikoa eskuratzeko eskaerak, kexak, iradokizunak eta erreklamazioak, zerbitzu eta instalazioetako salaketak eta gorabeherak, erregistroen arloko arreta, aurretiazko hitzorduaren eskaerak eta herritarrei arreta emateko gainerako udal-zerbitzuak kudeatzea eta izapidetzea. Baita udalean sartzen eta ateratzen diren idazkiak eta komunikazioak kudeatzeko ere, eta horiek ofizialki jasota uzteko.Era berean, galdutako objektuekin lotutako izapideak egiten dira, udaltzaingoarekin koordinatuta.

                Aurreikusitako lagapenak:Ez da datu komunikaziorik aurreikusten.

                Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

                Informazio gehiago: zumaia.eus/eu/udala/datuen_babesa.