Deialdi honen helburu nagusia da Zumaiako gazteek, herrian, parte-hartze aktiboa izan dezaten sustatzea.
Zehazki, edozein arlotan egindako proiektuak, gazteen interesa eta grina berezia islatzen dutenak, banaka zein taldeka aurkeztuak.
Adibide gisa jarraian zerrendatzen direnak:
Aisialdiarekin lotutako proiektuak.
Ekintzailetza proiektuak.
Zientziaren inguruko proiektuak.
Ikus-entzunezko lanen produkzioa edo teknologia berriekin lotutakoak.
Komiki, fanzine edo bestelako kultur argitalpenen edizioa.
Zumaiar gazteek gauzatu ditzaketen beste proiektu batzuk.
Zumaiako gazteek, 18 eta 30 urte bitartekoek
Deialdi honetan, parte har dezakete:
Norbanakoka edo taldeka. Taldearen kasuan, arduradun bat izendatuko da. Proposamen edo proiektu bakarra aurkeztu ahal izango dute.
18 eta 30 urte bitarteko adina izatea eta Zumaian erroldatua egotea; taldean aurkeztuz gero, taldekideen hiru laurdenek bete beharko dute baldintza hori.
Talde eskatzailearen taldekide bakoitzari dagozkion exekuzio konpromisoak eta diru laguntzaren zenbatekoa, modu solidarioan hartuko du taldeak bere gain.
Zumaiako Udalak, NISAEren Nodoaren bidez, beharrezkoak diren egiaztapenak eta kontsultak egingo ditu interesdunek administrazioaren esku jarri dituzten datuei buruz. Horregatik, elkarreragingarriak izan daitezkeen datuak eskatzeari utziko zaio, baldin eta interesduna datu horiek erabiltzearen aurka agertzen ez bada berariaz; kasu horretan, dagozkion datuak edo dokumentuak aurkeztu beharko ditu.
Administrazio publikoen arteko datu bitartekaritzarako oinarria urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan zehazten da, non aitortzen baita herritarrek eskubidea dutela ez aurkezteko edozein administraziok egindako dokumentuak, jatorrizko dokumentuak, ezarri beharrekoa den araudiak eskatzen ez dituen datuak edo dokumentuak, edo interesdunok aurretik edozein administraziori emandakoak.
Era berean, 40/2015 Legearen 155. artikuluak adierazten duena gogora ekarriz, administrazioek elkarri lagundu behar diote datu-trukean, eta herritarrei buruzko datuak haien esku daudenak, eman behar dituzte
Horren ildotik, Zumaiako Udalak honako baldintza hauek egiaztatuko ditu deialdi honetako dirulaguntza eskuratu ahaI izateko, NISAEren, datuen eta beste administrazio batzuen bitartekaritzarako plataformaren zerbitzuen bidez:
Parte hartuko duten pertsonen NANa edo agiri baliokidea.
Zerga betebeharrak beteak dituztela.
Gizarte Segurantzaren aurreko betebeharrak egunean dituztela.
Zumaiako Udalak ofizioz egiaztatuko du udalarekiko betebeharrak betetzen direla eta bertako errolda.
Ezin bada datuen artekaritza plataformen bidez edo hartarako gaitutako bestelako sistema elektronikoen bidez kontsulta egin, salbuespen moduan eskatu ahal izango zaio eskatzaileari dokumentazio hori aurkezteko.
Eskabidearekin (deialdiko I. eranskina) batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
Jardueraren memoria.
Diruz laguntzeko aurkezten den programari dagokion gastuen eta diru-sarreren aurrekontua.
Beste instituzio eta erakundeetan egin diren dirulaguntza eskaerei buruzko adierazpena edo, halakorik bada, jaso diren dirulaguntzena.
Zinpeko aitorpena, dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela edo horretarako gaitasunik ez duela esanez, legezko debekuan sartuta ez dagoela azalduko duena. Debeku horietan barne izango da sexuagatiko diskriminazioaren ondorioz jasotako debekua, 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duenaren 23.2 artikuluak arautzen duen ildotik.
Proiektuan genero ikuspegia noraino kontuan hartzen den zehaztu beharko da.
Euskararen tratamendua jardueraren hedapenean.
Edonola ere, aurkeztutako jarduerari buruzko dokumentazioaz gain, Udalak bestelako informazioa eskatu ahal izango die eskatzaileei, jarduera behar bezala baloratzeko.
Doan
Ez dagokio
Ez dagokio
Alkatea
Idazkaritza - Gazteria
Fitxategiaren izena: Sarrera erregistroa
DBEB kodea: 201
Fitxategiaren xedea: Informazio publikoa eskuratzeko eskaerak, kexak, iradokizunak eta erreklamazioak, zerbitzu eta instalazioetako salaketak eta gorabeherak, erregistroen arloko arreta, aurretiazko hitzorduaren eskaerak eta herritarrei arreta emateko gainerako udal-zerbitzuak kudeatzea eta izapidetzea. Baita udalean sartzen eta ateratzen diren idazkiak eta komunikazioak kudeatzeko ere, eta horiek ofizialki jasota uzteko.Era berean, galdutako objektuekin lotutako izapideak egiten dira, udaltzaingoarekin koordinatuta.
Aurreikusitako lagapenak:Ez da datu komunikaziorik aurreikusten.
Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.
Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.
Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.
Informazio gehiago: zumaia.eus/eu/udala/datuen_babesa.